Joan edukira

Kasua

Mumia Abu-Jamal, Philadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen zuen Pantera Beltza Alderdiko kide ohi, ekintzaile eta kazetari ezaguna, 1981eko abenduaren 9an Daniel Faulkner polizia zuria erailtzeagatik heriotza zigorrera izan zen kondenatua. Pistola hori Mumiak erabili zuela esaten zuen froga finkorik ez zegoen gau hartan; bala Mumiak berak jaso baitzuen polizia haren eskutik eta lurrean jausita baitzegoen. Bi hilabete geroago ordea, ospitalean Mumiak gertakizunaren ardura hartu zuelakoaz “oroitu” zen polizia. Tiroketaren ondoren, gertakizunaren tokitik gizon bat ihesi atera zela adierazi zuten 5 lekuko. Alabaina, epaitua eta heriotzara zigortua izan zen Albert Sabo epailearengandik, zoritxarrez EEBBan afroamerikar gehien heriotza zigorrera bideratzeagatik ezaguna den epaile jauna.

Izan ere, 1981eko abenduko egun hartan Mumia taxista bezala lanean ari zela, polizia agente batzuk (Faulkner haietako bat) bere anaia eta Billy Cook eta Kenneth Freeman erregistratzen ari ziren hauen kotxean. Istilutan hasi zirelarik, Mumia bertaratu eta tiroketa baten ondorioz Faulkner hilik suertatu zen. J. Patrick O’Connor-en iritziz (The Framing of Mumia Abu-Jamal , 2008), Freemanek tirokatu zuen Faulkner eta ihes egin zuen. Polizia eszenatokira iristean, Billy Cook eta Mumia zauriturik eta Faulkner hilik aurkitu zituzten. Freeman, 1985eko maiatzaren 13an hilda aurkitu zuten biluzik eta eskuak loturik bazter batean.

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.

EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren eta 2001era pasa zioten heriotza sententzia kaleratzeko epea; nahiz eta Mumia erruduntzat jo. 2008ko martxoaren 27an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak Mumiaren errudungabetasuna erakusteko epaiketa berri baten aukera ukatu arren, heriotza zigorra bertan behera utzi zion. Eta 2009ko apirilaren 6an, Auzitegi Gorenak gora jotzeak ukatu zizkioten, epaiketa berri baten aukera guztiz ekidituz.

Baina 2010eko urtarrilaren 19an Mumiaren egoera txarrerantz egin zuen, Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezarri bait zion. Kasua berriz aztertzeko asmoarekin beheko beste auzitegi batera bideratu ze, Frank Spisak neonazioaren kasuan Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezartzeko erabakiaren aurrean.

2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituak bi kasuen heriotza zigorraren inguruko argudioak entzun zituen, eta inorrek espero ez zuenean, Auzitegi Gorenaren presioa gainditu eta zera jakinarazi zuen: “Sententzia zehazteko entzutegi bat burutu gabe, Pantera Beltza Alderdiko kide ohi, ekintzaile eta kazetariabe, Filadelfiako fiskaltzak ezin du Mumia Abu-Jamal hilarazi”.

Ondoren, 2011ko apirilaren 26an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak biziarteko zigorra onartu eta heriotza zigorra bertan behera utzi zuen, exekuzio hori Konstituziotik at zegoela argudiatuz. Epaimahaiak 2008ko erabakia babestuz, heriotza zigorra berriz ezeztuz. Filadelfiako poliziaren eskutan dagoen Fiskaltzak Auzitegi Federalaren erabakiaren aurkako gora jotze bat aurkeztu zuen, eta hala etz guztiz ere, 2011ko urriaren 11n Auzitegi Gorenaren sententziak zer jakinarazi zuen: Fiskaltzak Mumia exekutatu ahal izateko epaiketa berri bat antolatu beharko duela.

Azkenik, Mumiaren atxiloketaren urteurrenarekin koinzidituz, 2011ko abenduaren 7an Heriotza Zigorra guztiz indargabetu zitzaion. Seth Williams Filadelfiako Fiskala Faulknerren alargunarekin adostu ondoren, Mumia erailtzeko beste helegitea jartzeari uko egin zioten. Dena den, nahiz eta EEBBetako justiziak onartu “Mumiaren kasuaren epaimahaia deliberazio ezberdinetara baldintzatua egon zela”, Daniel Faulknerren erailketaren erruduntasuna mantentzen da Mumiarengan, eta Pensilvaniako Estatuko arauak jarraituz, Mumiari Bizi Osorako Zigorra ezartzen zitzaion.

Bistan da EEBBko auzitegi sisteman, Mumiarentzako justizia aukerarik ez dagoela. Heriotza motela suposatzen duen bizi osorako zigorra du, eta Estatuaren heriotza mehatxua zutik mantentzen da. Azken finean, Mumia, munduko preso politiko esanguratsuenetarikoa dugu, Pantera Beltza Alderdiko kide izateagatik, MOVE erakundea bultzatzeagatik edota bere izaera eta adierazpen iraultzaileengatik sistemak gatibu duelako. Mumia, FBIren COINTELPRO kontrainsurgentzia programaren biktima izan da, hau da, Pantera Beltzak bezalako talde politikoak akosatu, desegituratu eta ezabatzeko helburuak zituen neurri errepresiboak.

Eta bere isolamenduko gelaxkatik espetxeak diren kontzentrazio esparruei buruz, inperialismoaren azpijokoen azterketei buruz, erresistentzia istorioei buruz, eta  munduko borroka sozial guztiei eta preso sozial zein politiko guztiei elkartasuna helaraziz egunero idazten digu. Isolamendua hautsiz, jada 6 liburu idatzi ditu eta bere irratsaioak munduan zehar zabaltzen dira.

“Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua den Mumia Abu-Jamalek, 30 urte pasa ditu Pensilvaniako SCI Greene espetxeko Heriotzaren Korridorean, eta orain Frackvilleko SCI Mahanoi espetxean aurkitzen da preso politiko moduan, bizi osorako zigorra pairatuz. Baina askatasunaren itxaropena galdu gabe, borrokan tinko jarraitzen du. Emaiozu zure babesa, berari idatziz:

AM-8335

SCI-Mahanoy

301 Morea Rd.

Frackville, PA. 17932

Utzi iruzkina