Skip to content

Pantera Beltza Alderdia

Mumia - panthersPantera Beltza Alderdia, Mumia Abu-Jamal gaztetan militatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako erakunde politiko afroamerikarra da. 1966ko urrian Oaklanden sortu zen, Kalifornian, Huey P. Newton eta Bobby Sealeen eskutik, eta bertako militanteak Pantera Beltzak bezala ezagutuak dira.

Malcolm X-en pentsamenduaren eta Martinikako Frantz Fanon psikiatra eta pentsalari panafrikanistaren eragina jaso zuten. 1966an, Malcolmen hilketaren urteurreneko atarian agertu ziren. Izan ere, Pantera Beltzek Malcolm X-en ideietaz jabetzen ziren eta haren ideiak gauzatzea zuten helburu.

Malcolm X

Pantera Beltzak izena, panteraren izaeratik zetorkion, animalia honek ez baita sekula lehena erasotzen; hori bai, erasoaz jabetzen denean, zorrotz eta inongo errukirik gabe erantzuten dio aurkariari. Malcolm X-en autodefentsaren ideia bera zuten. Gainera, hasiera batetik nazionalismo beltza baino ez bazuten aldarrikatzen, marxismo-leninismoaren ezker muturreko ildoarekin bat egiten zuten, inperialismoaren aurkako munduko herri zapaldu guztien askapenaren aldeko borrokak bultzatuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Beltzen Komunitatearen bizi kalitatea hobetzeko hainbat programa sustatu zituzten, besteak beste: umeentzako gosarien programa, herri beltzarentzako doako ospitalean ezarpena edota drogen aurkako borroka.

1969an FBIk ‘arerio publiko nagusitzat’ jo zituen, eta, hein handi batean, hori izan zen Alderdiaren desagerketarako faktore nagusietako bat. Alegia, Alderdiaren baitan ikerketak, infiltrazioak eta desestrukturazioa eman zen. FBIren Kontrainteligentzia Programen bitartez Pantera Beltzek atxiloketak, erailketak eta indarrezko erbesteratzeak pairatu zituzten, Alderdia bera desagerraraziz.

8. puntua:  Herri bakoitzeko, Kondadu bakoitzeko, Estatu bakoitzeko kartzeletan preso dauden gizon eta emakume guztientzako askatasuna nahi dugu. Uste dugu pertsona beltz orok, kartzela ezberdinetatik aske irten behar duela ez dutelako epaiketa bidezko eta inpartziala izan.

9. puntua: Pertsona beltz oro epaitua izandakoan, bere komunitateko jende beltzez osatutako epaimahai batengandik epaitua izatea nahi dugu, EEBBetako Konstituzioak dioen bezala. Gure ustez Gorteek EEBBetako Konstituzioak esaten duena bete beharko lukete jende beltzak epaiketa zuzena izan dezan. EEBBetako Konstituzioaren 14. enmiendak dio pertsona orok bere berdinengandik epaitua izateko eskubidea duela. Berdintasuna duena; erlijioa, ekonomia, giza, geografia, arraza eta jatorri antzekoa duen pertsona da. Esandakoaren barnean jokatzeko, Gorteak defendatuaren komunitate beltzeko epaimahai bat hautatzeko ardura du. Gu, jatorri zuriko epaimahaiengandik epaituak izan gara eta epaituak izaten jarraitzen dugu eta ez dituzte komunitate beltzeko pertsona arruntak ezagutzen. (Pantera Beltzen Alderdiko 8 eta 9 puntuak)

Informazio gehiagorako: Panteras Negras – Todo el Poder para el Pueblo

RebeldeMuletik deskargatzeko: Klik hemen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: