Skip to content

Heriotza zigorra indargabetua, heriotza motela aurretik: larunbatean denok Bilbora

2011/12/09

Mumia Abu-Jamalek 30 urteotan pairatzen zuen Heriotza Zigorra, azkenik, guztiz indargabetua izan da. Hala gelditu da bere kasua, Auzitegi Gorenak emandako inkonstituzionaltasun sententziaren ondoren, Filadelfiako Fiskaltzak (polizia arrazistaren eskupean) Mumia erailtzeko beste helegitea jartzeari uko egin dionean, pasa den asteazkenean abenduaren 7an.

Ondorioz, Pensilvaniako Estatuko arauak jarraituz, Mumiari Bizi Osorako Zigorra ezartzen zaio. Alabaina, Daniel Faulkner polizia zuriaren erailketaren erruduntasuna mantentzen du EEBBetako justiziak; nahiz eta epaimahaia “deliberazio” ezberdinetara baldintzatuta zegoela onartu. Seth Williams fiskala, Faulknerren alargunarekin adostuz, Mumiaren heriotza zigorra bilatzen duen beste prozesu luze bati ekiteari utzi diote.

Judith Ritter-ek, Mumiaren abokatua, erabakia berri ontzat hartu du, izan ere bere ustez “desinformatutako epaimahai baten heriotza sententzia bertan behera gelditzen denean, justizia egin delakoaren zalantzarik ez dago”.

Pensilvaniako espetxean pasa dituen hiru hamarkada hauetan Mumiak itxaropenik ez du galdu eta, idazle eta ekintzaile moduan, bere borrokari eusten jarraituko du. Euskal Herriko Mumiaren Lagunok modu gazi-gozoan hartzen dugu berri hau, Bizi Osorako Zigorraren ezarpena heriotza motelaren sententzia besterik ez baita. Nazioarteko elkartasun mugimenduak bere askatasuna lortu arte ez du etsiko.

Era berean, Euskal Herriko toki ezberdinetan antolatuta dauden Mumiaren aldeko ekimenetara parte hartzea animatzen dugu; bai Nire bizi osoa espetxean dokumentalaren emanaldietara, eta baita larunbatean, Bilboko Erriberako Zubian egingo dugun kontzentraziora. Azken honetan, 121 Krew eta Norte Apacheren zuzeneko hip-hop ekitaldiarekin gozatzeko aukera izango dugu.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: