Skip to content

MOVE

Mumia Abu-Jamal MOVE erakundea 1970. hamarkadan ezagutu zuen Philadelphiako kazetaria zelarik eta MOVE mugimenduari buruzko irratsaioak egiten zituen.

Izan ere, MOVE, John Afrikak Philadelphian 1972an sortutako beltzen askapenerako talde txiki bat dugu. Inperialismoa eta kapitalismoaren sistemaren kontra, Afrikara eta naturara itzultzeko dei iraultzailea luzatzen zuten. Horregatik teknologiarik gabeko bizi eredu komunalak aldarrikatzen eta erreproduzitzen zituzten, giza eta animalia askapenaren alde borrokatuz.

1978ko abuztuaren 8an, Philadelphiako poliziak MOVE erakundearen etxebizitza kolektiboa erasotzea joan ziren lehen aldian, polizia bat hil omen zen (lekukoen ustez, bere polizia kideak tirokatua) eta 9 kide atxilotu zituzten. Oraindik, inongo frogarik gabe gizahilketa edota konspirazio karguak leporatuta, 34 urtez Estatu Batuetako espetxeetan aurkitzen dira, 30-100 urte bitarteko kartzela zigorrean, eta MOVE 9 bezala ezagutuak dira: Janine, Janie, Debbie, Chuck, Delbert, Mike eta Eddie bizirik jarraitzen dutela, eta Merle eta Phill Afrika egoera arraroan espetxean hil direla (1998an eta 2015an hurrenez hurren).

Baina zoritxarra 1985an jazo zen. Urte hartako maiatzaren 13an, Philadelphiako polizia MOVE erakundeko kideen aurka tiroka liskartu ondoren, helikoptero batetik MOVEko naturalisten etxebizitza bonbardatu zutenean. Ondorioz, 11 hildako jazo ziren (bizirik erretzen utzi zituztelarik), haien artean 5 ume eta liderra zen John Afrika. Gertakizun hartatik, soilik Birdie izeneko ume bat eta Ramona Afrika biziraun zuten. Mumia Abu-Jamal, espetxean atxilo sartu zutenetik, MOVEntzako justizia eta askatasuna aldarrikatzeari ez dio inoiz etsi.

Gaur egun, MOVE erakundeak, Ramona Afrika bozeramailea delarik, MOVEko preso politikoen aldeko kanpainak burutzen ditu, baita Mumia Abu-Jamalen askatasunaren aldeko kanpainak ere.

MOVE erakundeari eta MOVE 9-ei buruzko informazio gehiagorako, http://www.onamove.com/ (ingelesez).

Hona hemen Debbie eta Mike Afrikaren semearen adierazpenak MOVE 9ei buruz (gaztelerazko azpitituluekin):

Eta hemen Move: Confrontation in Philadelphia dokumentala (ingelesez):

Honetaz gain, MOVE erakundeak pairatutako bigarren erasoaldiaren inguruan, alegia 1985eko maiatzaren 13koa, Zeitgeist Film-eko kideen eskutik filme-dokumental bat kaleratu zen, 2013ko urrian. Hementxe webgune ofiziala: http://www.letthefireburn.com/ eta trailerra (ingelesez):

Bestalde, elkartasunez beraiei idazteko, hona hemen MOVEko preso politikoen helbideak:

Debbie Sims Africa #006307; Janet Hollaway Africa #006308 Janine Phillips Africa #6309
451 Fullerton Ave.
Cambridge Springs, PA. 16403-1238

William Phillips Africa #AM 4984; Delbert Orr Africa #AM 4985
1000 Follies Rd.
Dallas, PA. 18612

Michael Davis Africa #AM 4973; Charles Sims Africa #AM 4975
P.O. Box 244
Graterford, PA. 19426-0246

Edward Goodman Africa #AM 4974
301 Morea Rd.
Frackville, PA. 17932

Estatuko indarrei aurre egin eta beraien aurka borrokatzen zuten bitartean ezin zituen ezerk geldiarazi: ez  hezur apuruak, ez poliziaren balak, ez kartzelako gelak, ezta gobernuaren bonbak ere.  Are gutxiago heriotzak. 1985eko maiatzaren 13ko hiri-holokaustoa ikusi zen, Filadelfiako poliziak eta gobernu federalak MOVEko hamaika gizon, emakume eta haur hil zituenean. Aldez aurreko heriotza orokor hau gertatu den arren, MOVE bizirik eta ondo dago oraindik, bere irakaskizunak zabaltzen eta bere harotz -fundatzaileak egin zuena egiten: eraikitzen. Bonbek ez dute geldiarazi, kartzelako bederatzirehun urteek ez dituzte geldiarazi. Behin eta berriro poliziak babesten dituen ekintza terroristak ez dituzte geldiarazi. Behin eta berriro poliziak babesten dituen ekintza terroristak ez dituzte geldiarazi. (Mumia Abu-Jamal)

In Total Revolution, on a Move!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: