Skip to content

MUMIA ABU-JAMAL – KALERA !

2018/04/24

DSS2016 (5)Mumia Abu-Jamal —jaiotzeko izen-deiturez Wesley Cook— (Ameriketako Estatu Batuak, 1954ko apirilaren 24a) afroamerikar ekintzailea eta kazetaria da. Pantera Beltza Alderdiko (Black Panther Party, BPP) kide izan zen gazte gaztetatik, eta Filadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzeagatik ospetsua zen. 1981etik Pensilvaniako espetxean dago Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita.

Kasua

Gertakizunetatik bi hilabetera, Albert Sabo epaileak epaitu eta heriotzara zigortu zuen. Epaile hori, afroamerikar ugari heriotza zigorrera bideratzeagatik aski ezaguna da Ameriketako Estatu Batuetan.

1980ko eta 1990eko hamarkadetan Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.

Estatu Batuetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren. 2008ko martxoaren 27an heriotza zigorra bertan behera utzi zioten, baina 2010eko urtarrilan berrezarri diote.

Egungo egoera

2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak heriotza zigorraren inguruko argumentuak entzun zituen berriz ere. Filadelfiako fiskaltzak ordea, poliziaren babesarekin, Mumia erailtzeko asmoarekin jarraitzen du. Baina Epaimahaiak 2008ko erabakia babes zezaken heriotza zigorra berriz ezeztatuz edota beste epaiketa bat proposatuz; horrela, Mumiari buruzko erabakia eta sententzia berraztertu zitekeen. Azkenean, 2011ko apirilaren 26an Auzitegi Federalak Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen. Erabaki honek, 2010eko urtarriletik indarrean zegoen exekuzio mehatxua bertan behera utzi zuen.

2011ko urriaren 11an, Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte Filadelfiako Fiskaltzak ezin izango duela Mumia Abu-Jamal exekutatu. Izan ere, aurreko apirilaren 26an Mumiaren heriotza zigorraren inkonstituzionaltasuna onartu zuen Auzitegi Federal baten aipamenaren inguruan gora jotzea aurkeztu zuen Fiskaltzak.

Fiskaltzak heriotza sententzia berri bat bilatu nahi zuen, epaiketa berri bat antolatuz; eta “soilik” Biziarteko Zigorra ala Heriotz Zigorraren sententzia kaleratuko zuen epaimahai berriak. Horrelako epaiketa berri batean Mumiak bere askatasuna lortu ez arren, bere ustez, epaimahai baten aurrean bere errugabetasuna erakusteko aukera egokiena izango zuen.

Azkenean, Abenduaren 7an ekintzaileari ez ziotela heriotza zigorra ezarriko jakinarazi zuten. Izan ere, fiskaltzak eskaeran atzera egin zuen eta bizi osoko zigorra onartu zuen fiskaltzak. Izan ere, fiskaltzak ez zuen inoiz epaiketa berri bat antolatu nahi izan, Mumiak bere aurka egin ziren Estatu krimenak agerian uzten zituen frogak erakuts zitzakeelakoan.

Oraindik, Mumiak espetxetik kaleratzen dituen sistemaren aurkako artikuluak oso ezagunak dira, eta horrela mundu osoko giza eskubideen aldeko mugimenduaren zein mugimendu altermundialistaren erreferente bihurtu da. Mumia ezaguna da Ahots gabekoen Ahotsa ezizenarekin.

(wikipedia)

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: