Skip to content

Berri ona Mumiarentzat

2017/01/07

Duela ordu pare bat Pittsburgh-eko (Pensilvania) Abolitionist Law Center-eko Bret Grote nire abokatu zibilari deitu diot. Bere ahotsaremumia-embajada-colorn emozioa entzun ahal izan dut.

Abu Jamal vs Wetzel kasua irabazi dugula esan dit eta Robert Mariani epai federalak aurretiazko interdiktorako eskaera onartu duela, alegia, espetxeko osasun pertsonalak bere protokolo antikonstituzionala bertan behera uztea eta nire Hepatitis infekziorako berehalako tratamenduari hasiera ematea agintzen da.

Berri ona entzuteaz pozik nago. Irabazi dugula ederra da!

Bob Boyle abokatuaren eta Bret-en lan gogor eta eraginkorran pentsatu dut.

Pam Africa arrebaren antolakuntza-gaitasunari esker nire entzutegiarentzako epaitegia bete zuten pertsona guztietan pentsatu dut, Suzanne Ross, Johanna Fernández doktora eta afera guzti honetan lagundu duten pertsonetan.

Joseph Harris doktorean ere pentsatu dut, perituak harrituta utzi gintuela bere azalpen medikuekin eta mundu guztiak ulertu zitzakeen argumentu zientifikoekin.

C Hepatitisaren triskantza pairatzen duten eta orain itxaropena duten Pensilvaniako milaka presoetan pentsatu dut.

C Hepatitisa pairatzen duten eta infekzioak jota gibela galduz hil egin diren presoetan pentsatu dut. Egun hau ospatzeko aukerarik ez dute izan.

Espetxeratutako naziotik, Mumia Abu-Jamal naiz.

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: