Skip to content

Mumia Eusko Jaurlaritzan

2016/02/11

MAJ_by_RashidAtzo, 2016ko otsailak 10, Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea Mumia Abu-Jamal preso politiko afroamerikarraren egungo egoeraz hitz egiteko bilera egin zuen. EH Bildu talde parlamentarioak hala eskatuta, Batzordeak Euskal Herriko Mumiaren Lagunen kolektiboko kide batzuk gonbidatu zituen. 34 urte espetxeratua eraman duen kazetari errugabearen egoera azaldu dute elkartasun kolektibo honen bi kidek.

2015eko martxotik, Mumia larriki gaixotua dago eta hilzorian egon zen arreta medikoa faltagatik eragindako shock diabetikoa zela eta. Gaur badakigu glukosa maila oso altuak dituela C Hepatitisaren ondorioz. Gaixotasun hau 2015eko uztailaren diagnostikatu zioten, inongo tratamendurik eskaini gabe arriskurik ez zegoela argudiaturik. Pensilvaniako espetxe Departamentuaren aurkako Abu-Jamalen abokatuen eskaera bat emendatua izan zen abuztuaren 3an, non C Hepatitisa tratatzeko %95eko sendatzeko aukera duten droga antibiralen eskaera zehazten zen.

2015eko abenduaren 18, 22 eta 23 egunetan Robert Mariani epaileak eskaera onartu eta audientzia antolatu zuela jakinarazi zieten parlamentariei Mumiaren Lagunek. Audientzia hartan, Mumiaren osasunaren larrialdia agerian gelditu zen, baita bere gaixotasunen kronologia, espetxe Departamentuaren erantzukizuna ia heriotzara bidaltzeagatik edota C Hepatitisarentzako berehalako tratamenduaren beharra.

Mumiaren Lagunek parlamentariei ere gogorarazi zieten Eusko Jaurlaritzak 1999an Mumia Abu-Jamalen aldeko ebazpena onartu zuela, heriotza zigorraren aurka eta epaiketa berri justuago baten alde. Pensilvaniako gobernariak bigarren aldiz heriotza agindua sinatu zuenean.

Eusko Jaurlaritzako alderdi politiko guztiak daude Batzordean: PP, PSOE, PNV, UPyD eta EH Bildu. EH Bilduko Igor Lopez Munain Ganuza parlamentariak luzatu bazuen gonbitea, bertaratu ziren politikari guztiek ongi informatuak zeuden eta Jaurlaritzan Mumiaren aldeko aldarrikapena bultzatzeko prest agertu ziren, Mumiaren osasun egoera larriaren aurrean berehalako neurriak hartzearren. PPko ordezkariak memoria adierazi zuen, esanez 1999ko Batzordean hartu zuela parte, aipatu aldarrikapen instituzionala egin zenean.

Giza Eskubideen Batzordeari zera proposatu zieten Mumiaren Lagunek, Mumia Abu-Jamalen aldeko mundu mailako mugimenduak adostutako aldarrikapenak sinatzea eta esposatzea, alegia:

C Hepatitista sendatzeko %95eko sendatze tasa duten droga anti-biralen bitarteko berehalako tratamendua; Mumiaren berehalako askatasuna; baldintza prozesal guztiak dituen epaiketa berri bat; heriotza zigorraren deuseztapena EEBBetan eta beste herrialde guztietan.

Behin ebazpena onartzerakoan, ondorengo pertsona eta erakundeei bidali beharko zaie: Madrilen dagoen EEBBen enbaxadari, Europar Parlamentuari, Pensilvaniako Gobernariari, EEBBetako Presidenteari eta EEBBetako Kongresuari.

Bitartean, Mumia Abu-Jamalekiko elkartasun ekitaldiak badiraute:

Datorren astean, otsailak 18, Oakland-en (Kalifornia) elkartasun ekimen bat izango da. Mumiaren liburu berria aurkeztuko da “Writing on the Wall: Selected Prison Writings from Mumia Abu-Jamal”. Urte hauetan zehar idatzitako testuen hautapena izateaz gain, bere atxiloketaren aurretik idatzitako eta argitaragabeko testuen bilduma ere izango da liburuan. Aurkezpen ekitaldian Angela Davisek parte hartuko du, hala azaldu zigun filosofa eta politikari ezagunak Bilbon egon zela bisitan aurreko egunetan. Davis Euskal Herrian egun batzuk pasa zituen, otsailaren 4tik 9ra, eta ekitaldi eta hitzaldi ezberdinetara izan zen gonbidatua. Era berean, Arnaldo Otegi politikari abertzalea bisitatzen saiatu zen Logroñoko espetxean, baina Espetxe Erakundeak ez zuen baimendu, formalitate guztiak ongi beteta egon arren. Angela Davisen argazkiak Logroñoko espetxe aurrean mundu osoko prentsan oihartzuna izan zuten.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: