Skip to content

“Free Otegi, Free Them All” sinatzaile berrien aurkezpena

2015/08/07

42545mumia-300Gaur, abuztuaren 5ean Belfasteko Féile an Phobail Jaialdian, Free Otegi, Free Them All izenburupeko ekitaldia burutu eta Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier Estatu Batuetako preso politikoen babesa aurkeztu da.

Mumia Abu-Jamal eta Leonard Peltier, Estatu Batuetako Preso Politikorik ezagunenatarikoak dira. Peltier, amerikako jatorrizko herrien defentsarako mugimenduko kidea 1977tik dago gartzelan eta Amnesty Internationalek bere kasua bidegabeko-epaiketen zerrendan kokatu zen 2010ean. Abu-Jamal 1982tik dago kartzelan, heriotz zigorrera kondenatu zuten eta borroka judizial luzearen ondoren 2011an heriotz sententzia, hil-arteko sententziarekin aldatu zioten. Azken hilabeteotan bere osasunak okerrera egin du, kartzelaratze baldintza kaxkarren ondorioz.

Ekitaldian, Jude Collins idazle irlandarrak aurkezturik, Rev. Harold Good, IRAren armagabetze prozesuaren ikuskatzaile izandakoa, Urko Aiartza, euskal senataria eta Gerry Kelly MLA, Sinn Féineko parlamentari eta preso ohiak hartu dute parte.

leonard140912bEkitaldian Arnaldo Otegiren eta berarekin atxiloturikoen lana goraipatu eta haien kartzelaratzea estatuaren ezinari erantzuten ziola azpimarratu dute parte hartzaileek. Modu berean Irlandako prozesuan presoek jokatutako papera azalduta, egun estatu espainolak presoekiko duen jarrera prozesuan aurrera pausorik ez ematea duela helburu ulertu dute.

Hauek horrela Gerry Kellyk “Arnaldo Otegiren eta presoen askatzea prozesuan aurrera egiteko bidea dela” azpimarratu du eta Irlandan egin bezala presoen auziari irtenbidea eman arte, gatazkaren ondorioen fasea ixtea ezinezkoa izango dela azaldu du.

Martxoaren 24ean Arnaldo Otegi Askatu, Euskal presoak etxera izeneko adierazpena aurkeztu zen Bruselan mundu mailako 24 lagunek izenpeturik, Angela Davis, Pepe Mujica, Ken Livingstone, Slavoj Zizek, Perez Esquivel, Leila Khaled, Leyla Zana… Horren ostean talde ezberdinen babesa jaso du adierazpenak, Euskal Kulturgileena, Herrialde Katalenatako pertsona ezagunena, Estatu Batuetako euskal diaspora eta pertsona aurrerakoiena… zerrenda osoa eta adierazpena freeotegi.com web orrian daude eskuragarri.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: