Skip to content

WACO – Mumiaren testua

2015/06/02

Waco (Texas) hiria albistegietan agertzen den bakoitzean zerbait beldurgarria gerta daitekeela susmatzen dut.

1993an oso gatazka latza eman zen erlijio komunitate txiki baten (dabidianoak) eta polizien artean, Branch Davidian. Ondorioa oso gogorra izan zen: 51 egunez luzatutako gatazkaren ostean, 76 lagun hil zituzten: gizonak, emakumeak eta umeak…

Honek gogorazten dit 1985eko maiatzaren 13an Filadelfian gertatukoa: oso sarraski gogorra pairatu zuen MOVE taldeak orain dela 30 urte.

Era berean, Waco hirian gertatu berri dena ere gogorazi nahi dut: 170 bikers (motoziklista) atxilotu zituzten Twin Peaks jatetxearen aparkalekuan, tiroketa kaotiko baten ondoren. Biker bakoitzak milioi bat dolarreko fidantza ordaindu beharko du, guztira US $ 170 milioi.mumia_20110426_1942778807

Hiru gatazken arteko lotura nabaritu nahi dut: hiruretan deabru balira bezala hartu dituzte dabidianoak, MOVE taldea eta motoziklistak. Argi dago 170 bikers hauek tiroketan parte hartu balute, hildakoak 9 baino askoz gehiago izango liratekeela.

Dena dela, oso gertakari esanguratsua da. Waco hiriko agintariek heriotza zigorra ezarri nahi dute, baina McLenna konderria (Texasko estatukoa) ez da Manhattan bezain aberatsa. Ekonomikoki oso garesti aterako zaio administrazioari: areago, 170 akusatuen defentsa gastuak (legeak agintzen duenez) agintariek oraindik ez dituzte kontuan hartu ere egin.

Behin itsasoa bareturik eta hango autoritateak aurrekontuak birpasatzen hasten direnean, honen guztiaren aldean, osasungintzak lehentasuna izatea espero dut.

Bikers izan daitezke parrandazaleak edo, baina, inola ere ez deabruak!

Kartzelatutako aberritik, Mumia Abu-Jamal nauzue.

–©’15maj 2015eko maiatzaren 20a

Noelle Hanrahan-ek grabatutako audioa: www.prisonradio.org

Fatirah-ek zirkulaturiko testua: Litestar01@aol.com

          UPDATE

Maiatzaren 20an, asteazkenean, Mumia Abu-Jamal-ek Prison Radio-ri deitu zion irratsaio hau grabatzeko. Aurreko gauean Mahanoy SCI espetxera berriro itzuliarazi zuten, astebetez baino gehiagoz Geisinger Zentro Medikoko bere ohean katez loturik isolamenduan egon ondoren. Biopsia eta beste proba batzuk egin zizkioten, baina ez dituzte emaitzak partekatu Mumiaren doktore independentearekin. Maiatzaren 21ean, ostegunean, Mumiak Wadiya bere emaztearen bisita jaso zuen, 13 egunetako bakarra. Bisita ondorengo prentsaurrekoan, Wadiyak esan zuen Mumia gurpil-aulkian agertu zela eta hobekuntza arina nabaritu zuela bere osasunean, baina oraindik oinaze mina duela eta bere hankak eta oinak hanpatuta eta odoletan zirela. Esan zuen normal jokatu eta hitz egin zuela baina, batzuetan, esna amestu egin zuela eta “beste aldera” zihoala. Rachel Wolkenstein-ek, zeinak Wadiyari lagundu zion, Eddie Africa-rekin hitz egin ahal izan zuen (Mahanoy SCIn kartzelatuta ere dagoena: Mumiari, batzuetan, leku batetik beste batera iristeko laguntza eman ahal dio). Eddiek ere diabetea du eta ez du izan dietarik edo gaixotasunerako egokia den tratamendurik. Esan zuen preso asko egoera berean daudela eta azalaren diagnostikatu ez zaizkien gaixotasun arraroak ere dituztela. Oraindik ez diote Mumiari diagnostikoa egin eta ez du tratamendu egokirik izan. Murrizketarik gabeko bisitak eta deiak izateko, bere doktorearekin eta bere abokatuekin bildu ahal izateko eta, batez ere, bere askatasuna exijitzeko kanpaina babestu!

Dei iezaiezue:

John Wetzel, Secretary, Department of Corrections, Pennsylvania: 001-717-728-4109
Thomas Wolf, Governor, Pennsylvania: 001-717-787-2500

 

WACO

Cada vez que aparece el nombre de la ciudad Waco (Texas) en los noticieros, siento que algo tremendo está por pasar.

En 1993 un amargo conflicto que duró 51 días entre una pequeña comunidad religiosa y las autoridades municipales y federales se desplegó como una flor de la muerte. Recordamos el sitio del complejo davidiano (Branch Davidian) que terminó con la muerte al menos 76 personas hombres, mujeres, niñas y niños en un torbellino de fuego.

Esto me recuerda la matanza cometida contra la organización MOVE en Filadelfia el 13 de mayo de 1985, hace 30 años.

También me llama la atención la reciente detención de más de 170 motociclistas (bikers) después de la “violencia caótica” del tiroteo en el estacionamiento del restaurante Twin Peaks en la ciudad de Waco.

Cuando establecieron una fianza de un millón de dólares para cada acusado, llegando al total de US$170 millón, sentí una conexión aún más fuerte entre los tres sucesos.

Los Davidianos, MOVE y ahora estos motociclistas han sido demonizados.

Si 170 bikers armados hubieran participado en el tiroteo, el saldo de los muertos habría sido mucho mayor que nueve.

Pero aún así, es un caso enorme. Un caso para lanzar carreras y hacerlas crecer.

Las autoridades de Waco están salivando por imponer la pena de muerte. Pero el condado de McLennan en el estado de Tejas no es Manhattan.

Sin lugar a duda, el costo del proceso se disparará. Y las figuras actuales ni siquiera incluyen el costo de los abogados que defenderán a los 170 acusados. Muchos de ellos tendrán defensas antagónicas, es decir, motociclistas acusando a otros motociclistas.

Muy pronto cuando los incendios se apaguen, cuando las pasiones se calmen, cuando algunas autoridades empiecen a revisar los presupuestos del condado, es posible que la sanidad prevalezca.

Los bikers pueden ser pandilleros, pero no son demonios.

Desde la nación encarcelada, soy Mumia Abu-Jamal.

–©’15maj 20 de mayo de 2015

Audio grabado por Noelle Hanrahan: www.prisonradio.org

Texto circulado por Fatirah Litestar01@aol.com

Traducción Amig@s de Mumia, México

       UPDATE

El miércoles 20 de mayo Mumia Abu-Jamal llamó a Prison Radio para grabar este radioensayo. La noche anterior fue trasladado de regreso a la prisión SCI Mahanoy después de haber pasado más de una semana en aislamiento, encadenado a su cama en el Centro Médico Geisinger. Ahí le hicieron una biopsia y otras pruebas, pero no han compartido los resultados con el doctor independiente de Mumia. El jueves 21 de mayo Mumia recibió una visita de su esposa Wadiya por primera vez en 13 días. En una conferencia de prensa después de la visita, Wadiya reportó que él apareció en silla de ruedas y que ella notó un leve mejoramiento en su salud, pero que aún tiene mucho dolor y que sus pies y piernas todavía están muy hinchadas y sangrientas. Dijo que se portó normal y habló normal pero que a veces soñó despierto e iba “al otro lado”. Rachel Wolkenstein, quien acompaño a Wadiya, pudo hablar con Eddie Africa, quien también está encarcelado en Mahanoy y a veces puede ayudar a Mumia llegar de un lugar a otro. Eddie también tiene diabetes y no ha recibido una dieta o tratamiento adecuado para la enfermedad. Dijo que muchos presos están en la misma situación y también tienen raras afecciones de la piel que no han sido diagnosticadas. A Mumia aún no le han dado un diagnóstico y no ha tenido un tratamiento adecuado. Sigue la campaña para exigir visitas y llamadas sin restricción, igual que acceso a su doctor independiente y sus abogados, y sobre todo, ¡su libertad!

Llamen a:

John Wetzel, Secretary, Department of Corrections, Pennsylvania: 001-717-728-4109
Thomas Wolf, Governor, Pennsylvania: 001-717-787-2500

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: