Skip to content

Prentsaurrekoa Bilbon: Mumiaren bizitza arriskuan!!!

2015/04/15

_MG_9069Mumiaren bizitza arriskuan !!!

Azken hilabeteetan, Mumia ez da oso ondo sentitutu. Urtarrilean, goardiek esnatu eta zigortu zuten, lo sakonegia zela eta kontaketarako jaitsi ez zelako. Bi astetan zehar, ez zuen dei edo bisitarik jasotzerik izan, ez eta kirola egitera lorategira atera ere.

Okerreko tratamendua

Garai honetan zehar eczema bat eduki zuen gorputz guztian zehar, babak eta ultzera odoltsuak azalduz. Gartzelazainek emandako trataerak azala lehor eta arrakalatsu utzi zion erreakzio gogorra eragin zuen. Bi astez ingresatua izan zen, eta ez zuen bisitarik hartu, behin eta berriro lokartzen baitzen. Hiru odol lagin hartuta ere, gartzelako autoritateek ezin izan zuten bere diabetesa diagnostikatu.

Martxoak 30

2015eko martxoak 30ean, Mumia shock diabetikoan sartu eta konortea galdu zuen gartzelan. Schuylkillko mediku zentruan sartu zuten, etxekoak abisatu ere egin gabe.

Autoritateek bisita oro debekatu eta lagun, familiarteko eta abokatuei edonolako informaziorik ez zieten eman. Informazioa eta bisita eskubidea exigitzeko kanpaina bat hasi zen orduan. ,

Mozal legea onartuta

Egun horretan bertan, Pensilvaniako Harrisburg hirian, Birbiktimizazio legearen inguruko saio bat egin zen, Lege hau, Mozal legea bezala ezagutua, Mumia Abu-Jamal isilarazteko saiakera bat gehiago zen.

Martxoak 31

Martxoak 31an, ospitalearen kanpokaldean prentsaurreko bat egin zen, Mumiak jasandako trataera salatu asmoz. Ondoren, honen emazte Wadiyak eta anaia Keithek 30 minutuz bisitatu ahal izan zuten. Bisita hauetan zehar, Mumia aulki bati lotua egon zen.

Mumiaren artxibo medikuetan larrialdizko kontaktu gisa dagoen Pam Africari ez zioten inongo bisitarik onartu.

Apirilak 1

Apirilaren lehenean Pensilvaniako legedia berriro ere gogortu zen, familiarteko zuzenek astean behin bakarrik bisitatu ahal izan dezaten. Hala bisitatu zuten bere anaia eta semeak, eta egoera zaila topatu zuten. Mumiaren egoeraz ezinegona azaldu zuten hauek. Hart semeak alde egin behar izan zuen . Minez arnas hartzen zuen, eta egarriz eta dardarka zegoen, eta esku bat oraindik ohera katgeatua zuten. Egoera honetan, gartzelara itzuli zuten.

Apirilak 6an, kide batzuk berriro ere bisitatu ahal izan zuten, egoerak txarra izaten jarraitzen zuen. Asko kostatu zitzaion Mumiari zutitzea. Era berean, medikuek bisita aurretik insulina jarri ziotela kontatu zuen, akaso indartsuago agertzeko.

Nazioarteko elkartasuna

Mexiko frantzia eta alemanian elkartasun ekimenak egin dira. Era berean, aste honetan mobilizazio astea deitu da mundu mailan. Eta gartzela eta medikuei telefonoz deitzeko kanpainak darrai. Apirilaren 24an, Mumia Abu-Jamalen urtebetetzearen harira Bilbon egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: