Skip to content

Irailaren 12an bi urteurren: Cuban Five eta Leonard Peltierren 70. urtebetetzea

2014/09/24

Irailaren 12an bi urteurren jazo ziren; alde batetik Kubako Bosten, alegia, Gerardo Hernández, Antonio Guerrero, Ramón Labañino, René González eta Fernando González kubatarren atxiloketa 1998ko irailaren 12an. Rene Gonzalez 2011ko urriaren 7an askatu zuten, eta Fernando Gonzalez, berriz, 2014ko otsailaren 27an. Beste hiruak preso jarraitzen dute terrorismo aitzakipean Bizi Osorako Zigorrak betetzen. Informazio gehiagorako: http://www.laarena.com.ar/opinion-libertad_a_los_tres_y_fin_del_bloqueo__las_demandas_de_cuba-122186-111.html

Beste alde batetik, irailaren 12an, beste preso politiko batena: Leonard Peltier indigena, hain zuzen ere. Peltierrek 38 urte daramatza Floridan Bizi Osorako Zigor bikoitza betetzen. Estatu Batuetan, Berlinen, Frankfurten (non Kevin Milas EEBBetako Kontsul Orokorrarekin egindako bilera batean Peltierren askatasuna aldarrikatzen zuten 4.200 sinadura inguru entregatu zitzaizkion) edota Bartzelonan ospatu zuten aipatutako urtebetetzea. Peltierri buruzko informazio gehiagorako, Aministia Internazionalaren artikulu hau begiratu.

36-peltier-free-peltierIzan ere, argi dago Estatu Batuetako auzitegi sisteman horrelako iskanbilak ohikoak dira, Chicagoko Martiriak (1886an erailak, Maiatzaren 1etik zeuden greben harira), Sacco eta Vanzetti anarkistak (1927an erailak), Ethel eta Julius Rosenberg bikotea (“espioitzagatik” 1953an erailak), edota, Peltierren kasuaren antzera, oraindik bizirik EEBBetako espetxeetan 30 urtetik gora gatibu dauden Oscar Lopez Rivera Puerto Ricoko independentista eta Mumia Abu-Jamal afroamerikarra.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: