Skip to content

Ostiralean, “Nire bizi osoa espetxean” dokumentalaren proiekzioa Tolosako Otsabin

2014/05/07

Datorren ostiralean hilak 8, Euskal Herriko Mumiaren Lagunok hitzordua dugu Tolosako Izaskun auzoko Otsabi lokalean. “Nire bizi osoa espetxean” dokumentalaren proiekzioa eta hitzaldia izango dugu, Otsabiko Gazteek antolatu duten Maiatza Gorriaren baitan. Hona hemen Otsabiko Gazteen oharra:

Urtero bezala, egitarau oparoa antolatu dute Otsabiko Gazteek, hitzaldiz, mahai-inguruz eta filmez beteriko jardunaldiak osatuz. Hilabetearen lehenengo ostegunean, gaurkotasun handiko auzi bat jorratuko dute: Ukrainako gatazka. “Zer gertatzen ari da Ukrainan?” galderari erantzuteko asmoz, Jon Kortazar historialaria ekarriko dute Otsabira, non ikuspegi kritiko batekin EEBBen eta Europar Batasunaren interes geoestrategiko eta inperialistak, zein faxismoaren hazkuntza jorratuko dituen. Hurrengo egunean, internazionalismoari eutsiz, Mumia Abu-Jamal Estatu Batuetako preso politiko afroamerikarraren kasua izango dute mintzagai, Euskal Herriko Mumiaren Lagunen eskutik eta haiek euskaratutako “Nire bizi osoa espetxean” dokumentalaren proiekzioarekin.

Bigarren astean generoak eta feminismoa landuko dute Otsabiko Gazteek. Horretarako, ostegunean “Generoa: eraikuntza soziala?” izeneko tailerra antolatu dute, Tolosako Bilgune Feministako kideen laguntzaz. Era berean, emakumeen zapalkuntzaren eta azkenaldiko abortuaren lege-erreformaren inguruan eztabaidatzeko, “El secreto de Vera Drake” filma proiektatuko da Otsabin.

Hirugarren astean, drogen inguruan izango da. Hilaren 22an, Aitor Aspuru laudiotarra izango da Otsabin berak sakonki ikertutako gai bat azaltzeko asmoz: “Drogak, kapitalismoa eta mugimendu politiko erradikalak”. Hurrengo egunean, 80. hamarkadako egoera soziopolitikoa eta drogen afera oso ondo irudikatzen duen filma proiektatuko da, hain zuzen ere “El pico” filma. Ondoren, eztabaida burutuko da.

Eta amaitzeko hilabetea, azkeneko asteko ostegunean Autoeskola Antikapitalista izango dugu Otsabin, Ipar Koreako atzerriko ordezkaria den Alejando Cao de Benos politikariari egindako elkarrizketaren nondik-norakoak azaltzeko asmoz. Horren ostean, eztabaida bat zabalduko dugu. Ostiralean, berriz, kapitalismoaren alternatibak, globalizazioa eta errepresioaren inguruko zineforuma izango da Ernairen eskutik proiektatuko den “Díaz, no limpiéis esta sangre”, alegia 2001ean Genevan G-8ko Gailurraren harira egon ziren gatazken inguruko filma.

Maiatza Gorriari bukaera emateko, zehazteke dauden kontzertuak antolatuko dira, hilaren 31ean. Hitzaldi eta proiekzio guztiak 19:30etan izango dira (maiatzaren 30ekoa salbuespen, azken ostiraleko euskal preso politikoen aldeko mobilizazioen ostean izango dela, 20:15etan alegia), Tolosako Izaskun Auzoko Otsabi Auzo Elkartean, Igaralde kaleko laugarrenean.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: