Skip to content

Mumiaren alde Bilbon

2014/04/29

 

pbp 6272 (min)Munduko txoko ezberdinetan bezala, Bilbon ere Mumia Abu-Jamalen 60. urtebetetzea oroitu da, 32 urte espetxean daraman EEBBetako preso politiko ezagunenetarikoa hain zuzen ere. Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Komite Internazionalistak eta Ixuxu asturiar-euskalherritar elkartea eta Sare Antifaxista erakundeek deitu dute Bilboko Alde Zaharreko Erriberako Azokaren ondoan dagoen oinezkoentzako zubian egindako mobilizazioa. Izan ere, zubi hartan aurkeztu zen duela bi urte Mumiaren Lagunak elkartasun taldea, “Mumia Abu-Jamal zubia” gisa berrizendatuz. Era berean, Mumiarekiko elkartasun talde honek dokumental baten itzulpenak egin zituen, eta Eguzki Bideoen laguntzarekin argitaratu egin zen, Euskal Herrian zehar proiekzio ezberdinak zabalduz. Orduan, Mumia Heriotzaren Korridorean aurkitzen zen; oraingoan, ordea, Bizi Osorako Zigorrean. Aurreko apirilaren 24an, Mumiarentzako epaiketa berri eta inpartzial baterako deia berriz zabaldu egin zen, baita bere askatasuna zein munduko preso politikoen askatasuna aldarrikatu ere. Kontzentrazioa eta Mumiaren kasua, euskal komunikabide ugaritan aipatu zen: Berria egunkariak orrialde oso bat kaleratu zuen, Info7 Irratiak elkarrizketa bat egin zuen eta Uriola Bilboko hedabideak elkarretaratze guztia jorratu zuen argazki edota bideoekin.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: