Skip to content

Apirilaren 24an Mumia Abu-Jamalen 60. urtebetetzean bere aldeko kontzentrazioa Bilbon

2014/04/21

140424 mumiaaskatu2014ko apirilaren 24an Mumia Abu-Jamal preso afroamerikarrak 60 urte beteko ditu. Mumiarekiko elkartasuna lantzeari ekin genionean azken urteotan Euskal Herrian, bera Heriotzaren Korridorean aurkitzen zen. Mehatxu hau gainditurik, orain Bizi Osorako Zigorraren aurka borrokatzen jarraitzea eta Mumia espetxetik ateratzea da gure asmoa.
Hilaren 24rako kontzentrazio baterako deialdia zabaltzen dugu Bilboko Erriberako Merkatuan kokatzen den oinezkoentzako zubian, argazki bat atera eta Mumiari bidaltzeko asmoarekin. Izan ere, toki hartan 2011ko abenduan, bere atxiloketaren 30. urteurrenean eta Heriotzaren Zigorraren indargabetzearen harira, Erriberako Zubia “Mumia Abu-Jamal Zubia” gisa berrizendatu genuen.

Ekitaldia, osteguna, apirilaren 24an izango da 12:30etan.
Deialdia sinatzeko eta elkarretaratzera bertaratzeko eskatzen dizuegu. Mila esker,

Deitzaileak: Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Sare Antifaxista, Ixuxu Asturies-Euskal Herria Elkartea, Komite Internazionalistak

Mumia Abu-Jamalen bizitza eta borroka ospatzen bere 60. urtebetetzean
 
Apirilaren 24an, Mumia Abu-Jamal preso politiko afroamerikarraren 60. urtebetetzearen harira, bere bizitza eta bere lan politiko zein literarioa oroitarazteko momentua dela iruditzen zaigu; eta, era berean, Mumia etxeratzeko aldarrikapena zabaltzeko.
Munduko toki ezberdinetan elkartasun ekimen ezberdinak antolatuko dira, eta modu horretan, Bilbon Euskal Herriko Mumiaren Lagunok antolatzen dugun ekimenerako gonbitea zabaldu nahi dugu, “Mumia Abu-Jamal Zubian” (Erriberako Zubia).

Nor da Mumia Abu-Jamal?
Munduko pertsona askoren gisa, bere bizi erdia espetxeratze bidegabea pairatzen ari den beste afroamerikar bat dugu Mumia.

1981eko abenduaren 9an Filadelfiako polizia baten erailketa leporatu zitzaion, eta, beti bere errugabetasuna defendatu arren, arrazakeriaz eta aurreiritzi politikoaz beterik epaiketa fartsa baten ondorioz Heriotzaren Korridorera zigortu zuten.

Agerian da, bere delitua zera zela: kazetari eta idazle afroamerikar gisa egiari eutsi izana, gaztetan Pantera Beltza izatea eta MOVE erakundearekiko bere kidetzea adieraztea.

Nazioarteko elkartasun keinu ugariren ondoren, 2011ko urrian Auzitegi Gorenak Heriotza Zigorra baliogabetu egin zuen. Baina oraingoan, ordea, Mumiari baldintzapeko askatasunerako aukerarik gabeko Bizi Osorako Zigorra ezarri diote, heriotzaren mehatxua mantenduz.

Aipatu beharra dago, Mumiaren aurkako salaketak, aitorpen faltsuetan, mehatxatutako lekukoetan, froga manipulatuetan edota prentsaren aldetiko etengabeko kriminalizazio saiakeretan oinarrituta daudela.

Filadelfiako poliziek eta beste sektore boteretsuek egiten ari diren kalumnia kanpaina berriaren aurrean, Mumiak betiko ausardiarekin erantzuten du; hau da, bere idazlanetan egindako kritika sozialekin krimen anker ezberdinak salatuz, esaterako munduan zehar zabaltzen ari den espetxe sistema estatubatuar erraldoia.

https://mumiaaske.wordpress.com/
mumiaaske@gmail.com
tf. 615.009.440

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: