Skip to content

“4-F: Ni oblit, ni perdó” dokumentalaren proiekzioak izango dira Tolosan eta Donostian

2013/10/31

Bartzelonan 2006ko otsailaren 4an gertatutako muntai4-F Tolosa polizial baten inguruko “4-F: Ni oblit, ni perdó” (O-4: Ahaztu gabe, barkatu gabe) dokumentalaren proiekzioak eta aurkezpena izango da Tolosako Otsabi Gazte Lokalean eta Donostiako Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Dokumentalak Bartzelonan jazotako polizia-ustelkeri gertaera larrienetariko bat du ikergai, hau da  “4-F kasua” delakoa. Kasu haren inguruko egia ezagutaraztea xede duen ikerketa bideografikoa honen aurkezpenerako, muntai polizialaren biktima izandako Rodrigo Lanza izango da bertan, bost urteko espetxe zigorra bete duelarik. Era berean, dokumentalean azpimarratzen dute, muntaiaren biktima ere izan zen Patricia Herasen oroimena, 3 urteko espetxe zigorra betetzen ari zelarik bere buruaz beste egin zuela 2011ko apirilaren 26an.

Tolosako proiekzioa ostirala, azaroaren 1an izango da, 19:00etan. Trintxerpekoa berriz, presoen inguruko “Urrun kilometrotan gertu gure bihotzetan” jardunaldien harira antolatu da, eta azaroaren 2an izango da 18:00etan.

4-F Trintxerpen

ZER GERTATU ZEN OTSAILAREN 4 HARTAN?

2006ko otsailaren 4an, Bartzelonako etxe okupatu batean zegoen jaialdi bat poliziarekin liskarretan amaitu zen. Liskarraren bitartean, Guardia Urbanako polizia bat buruan zerbaitek talka egiteagatik zauritua suertatu zen eta koman gelditu zen. Bertako testigantzak kontuan hartuta, hasiera bateko bertsio ofiziala honako hau zen: norbaitek loreontzi bat bota zuen etxe okupatu haren balkoi batetik eta poliziaren buruan egin zuen talka.Biharamunean, Bartzelonako Joan Clos alkatearen deklarazioak gertaeraren bertsio horrekin bat egiten du. Baina ezustean, ordu batzuen ostean ordea, poliziak historia aldatzen du, eta, “polizia agentea, kalean bertatik jaurtitako harri baten ondorioz izan zela zauritua” argudiatu zuen. Ustez, harria jaurti zuena Rodrigo Lanza izan omen zen. Poliziak gertaeraren bertsioa aldatu baino lehen, Rodrigo eta bere beste bi lagun torturatuak izan ziren Guardia Urbanaren kuartelean. Honen ostean, gazte hauek jarri zuten salaketak ez ziren onartuak izan. Epaiketan, “polizia agenteak buruan zuen traumatismoa ezinezkoa zela Rodrigo aurkitzen zen distantziatik botatako harri batek eragin izana” argudiatu zuten medikuek. Soilik, poliziaren forenseak eta Bartzelonako Guardia Urbanek planteatu zuten aukera hori. Gertaeren bertsio ofizialetik desagertu zen loreontzia.

http://documental4f.cc/

http://www.desmontaje4f.org/

https://www.facebook.com/Documental4f

https://twitter.com/Documental4F

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: