Skip to content

Newroz urteurrenean, Kurdistan aldeko jardunaldia Bilbon

2013/03/18

Kurdistanekiko elkartasun jardunaldiak Bilbo Zaharreko plazan eta Alde Zaharreko Zirika! herri gunean martxoaren 22, 23 eta 24an.

Udaberriaren hasierarekin ospakizun berezi bat datorkigu, munduko estaturik gabeko herririk handienaren Aberri Eguna alegia. Newroz, Kurdistaneko herriarentzako askatasun egunsenti berriaren eta erresistentzia kurduaren ikurra. Berezko istorioak dituen jai xarmagarria, su, dantza, eta kolorez beterikoa.

Jai debekatua, lau estatuk zapaldutako herri baten aldarrikapen eta borroka eguna, abesten eta dantzatzen duen herria inoiz ez dela hilko frogatzen duten 40 milioi herritarrek.

Newroz ezberdina, ezin dugulako ahaztu urte hasieran Parisen Soylemez, Sakina eta Fidanen erailketa ankerra.

Bilbo Zaharreko Jai Batzordea, Goizalde Kultur elkarteak eta Komite Internazionalistak (KI) erakunde internazionalistak Bilbo Zaharreko plazan ekintzaz beteriko egitaraua osatu dute Newroz berezia ospatzeko, herri honi elkartasun besarkada handi bat bidaltzeko asmoz.

Hiru egunetako Newroza, martxoaren 22an, ostirala, arratsaldeko 20:30etan hasiko dena Bilbo Zaharreko plazan. Bertan musika, aldarrikapena, sua, janari kurduaren dastatze eta Sîpan Havîn abeslari kurdu eta Beñat Aiartza euskaldunaren emanaldiez gozatu ahal izango dugu.

Martxoaren 23an goizean, larunbata, dantzek hartuko dute lekukoa. Dantzari kurdu eta euskaldunek dantzak tartekatuko dituzte. Informaziorako astia ere egongo da: BBVAk Kurdistanen duen ardura jorratuko dugu, non munduko energia hidroelektrikoko proiektu kritikatuenetariko eta polemikoenetariko bat, Ilisuko urtegia, finantzatzen duen, baita militante kurdu baten eskutik herri honen gatazkaren gaurkotasuna ere aztertuko dugu. Jardunaldiak plazan herri bazkari batekin amaitutzat emango ditugu.

Igandean arratsaldeko 7etan Zirika! herri gunea lokalean (Ronda 12) Yilmaz Güney zuzendariaren “Yol“ 1982ko filmea ikusi ahal izago dugu, 1982an Cannesen Urrezko Palma irabazi zuena. Filmea Potemkin Zinemaren programazioaren barnean kokatzen da, hilaren azken igande guztietan pelikulak jartzen dituen eta kafez, tez, eta tartaz lagundutako eztabaidak bultzatzen dituen KIren ekimena.

Ongi etorriak zarete guztiak Bilbon herri kurduarekin batera urte berriari harrera egiteko.

BIDEOA: http://youtu.be/cdORSyAR_ak

Irratirako kuña: https://soundcloud.com/komite-internazionalistak/newroz-2013-bilbo

Boletina: http://issuu.com/komiteinternazionalistak/docs/newrozbilbo

Martxoak 22, ostirala , Bilbo Zaharreko Plazan, 8:30etatik aurrera…
MUSIkA/PINTXO KURDUAK/SUA/INFORMAZIOA/ARGAZKIAK/EKITALDI POLITIKOA
KONTZERTUA:

Sîpan Havîn (Kurdistan) eta Beñat Aiartza (EH)

Martxoak 23, larunbata, Bilbo Zaharreko Plazan, 12tatik aurrera…
EH&KURDISTANGO DANTZAK/MURAL MARGOKETA/ESPOSAKETA/HITZALDIA/HERRI BAZKARI

Martxoak 24, igandea Zirika! (Erronda Kalea 12), 19:00etan
Potemkin Zinema (Zine-Foruma): Yol (1982)

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: