Skip to content

Bihar, hilak 19, Iruñeako Hormiga Atomican: “Mumia Abu-Jamal. Beltzen askapenarako mugimendua” hitzaldia

2012/12/18

Mumiaren lagunak

+ Abenduak 19, astazkenean, 19:30etatik aurrera hitzaldia+bideoemanaldia [Nire bizi osoa espetxean]

+ Abenduak 20, ortzegunean, 19:00etatik aurrera [black power music session]

[La Hormiga Atómica] Mumiaren aurkako epaiketa fartsa bat izan zen eta arrazakeriaz beteriko jarrerak agerian gelditu dira. Sistema politiko eta judizialak zilegitasunik gabeko neurri ilegalak erabili izan ditu Mumia Abu-Jamal kondenatu eta erailtzeko; Malcolm X eta Martin Luther Kingen garaian herri afroamerikarraren askapenaren aldeko borroketan murgiltzen zen Black Panther ohia deuseztatzeko, “Ahotsik gabekoen ahotsa” ezizenez ezagutua zen kazetari kritikoa desagerrarazteko.

Bitartean, 1990eko hamarkadatik EEBB, Frantzia eta Alemaniatik hasi eta munduan zehar zabaltzen ari den Mumiaren aldeko kanpaina garatu izan da. Gaur egun, Mumiari elkartasuna helarazten dioten mugimenduak kontinente guztietan ikus daitezke. Behin baino gehiagotan kaleetako presioaren ondorioz, berehalako exekuzioa geldiaraztea lortu izan da; 1995an bezala, erailketa ia gauzatua zegoela.

Elkartasun mugimendu handi honek desmostratzen du Mumia ez dela beste preso politiko arrunta bat, bere borroka etengabearen bidez, bere idazkien bidez, bere liburuen bidez eta bere gertakizunaren dokumentalen bidez Amerikako beltzen erresistentziaren ikur bihurtu da. Baina ez beltzen askapenaren mugimenduarena bakarrik, baita borroka antikapitalistaren eta Heriotza Zigorraren aurkako borrokaren ikur.

http://www.lahormigaatomica.net/

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: