Skip to content

U-12: 44 eragilek babestu dugu presoen aldeko herri mobilizazio orokorra

2012/12/17

Gatazka egoera betirako atzean utzi eta bake egoera erdiesteko gatazkaren ondorio guztiak konpondu behar direla sinetsita, euskal preso eta iheslarien eskubide guztiak errespetatu daitezela eskatu dute.

Hamarnaka Hego Euskal Herriko eragileek bat egin dute jada urtarrilaren 12an Herrira mugimenduak Bilbon burutuko duen Herri Mobilizazio Orokorrarekin.

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira.
Urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian.

Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAk behin betiko armak uzteko erabakiak euskal gatazka konpontzeko bidea ireki dute.

Gatazkaren ondorioak askotarikoak dira, eta denek behar dute konponduak izan.

Zentzu honetan, eta konponbidean aurrera egiteko, gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrezkoa izango da. Euskal Herritik ehunaka kilometrotara sakabanatuak daude oraindik orain, eta honek ondorio larriak dakartza, bai preso eta erbesteratuentzat, bai hauen senideentzat.
Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea:

  • Euskal presoak Euskal Herriratzea
  • Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea
  • Espetxe zigorren luzatzearekin amaitu eta “de facto” bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurrien derogazioa
  • Preso bezala eta pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztien errespetua

Aldarrikapen hauei bultzada bat eman eta bide honetan frantziar nahiz espainiar gobernuei urratsak eskatzeko manifestaldi handi bat burutuko da Bilbon, urtarrilaren 12an.

Manifestazio honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu euskal herritarrei.

Eragileak:
Ahaztuak, AHTren Aurkako Asanblada, Askapena, Bai Euskal Herriari, Behatokia, Colectivo Antimilitarista, Egiari Zor, EHE, Erabaki Plataforma, Esait, Eusko Lurra Fundazioa, Etxerat, Euskal Herriko Apez Koordinakundea, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak, Ezker Abertzale Historikoa, Gazte Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Jaiki Hadi, Komite Internazionalistak, Lau Haizeetara Gogoan, Lokarri, M15 Bizkaia, Mumiaren Lagunak Euskal Herria, – Oroimen Historikoa Berreskuratzen, Stop Desahucios, TAT, Urtxintxa, Arabako Emakumeen Asanblada, Boltxe Kolektiboa, Eguzki, Eleak-Plazara, Elkartzen, Gasteizko Arabako Pentsionistak Lanean, Gasteizko Gaztetxea, Gasteizko Neskeen Eta Bluseen Elkartea, Hala Bedi Irratia, Martxoak 3 Elkartea, Salhaketa (Araba), Sortzen Ikasbatuaz, Zeledon Kultur Elkartea, Ath – Ele (Asociación De Trabajadoras De Hogar), Iratzarri Gazte Erakundea.

http://www.urtarrilak12.com/

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: