Skip to content

Abenduak 14, PRENTSA OHARRA / NOTA DE PRENSA

2012/12/13

Abenduaren 14an, ostirala, Mumia Abu-Jamalen aldeko jardunaldia Deustuko Gazte Lokalean

Datorren ostiralean, hilak 14, Deustuko Gazte Lokalean (Luzarra kalea, 1) Mumia Abu-Jamalen aldeko ekitaldiak antolatu dute Euskal Herriko Mumiaren Lagunek. Alde batetik, 19:30etan Mumiaren kasuaren egoeraren eguneraketaz hitz egiteaz gain, beltzen askapenerako mugimendua edota espetxeak izango dute solasgai. Beltzen askapenerako mugimendua edo nazionalismo beltza delakoa, 1960 eta 1970 hamarkada artean Estatu Batuetako afroamerikarrek garatu zuten askapenerako mugimendua izan zen, eta, hein handi batean, Afrikako jatorria kontuan hartuz euren nortasun beltza aldarrikatzen zuen mugimendu iraultzailean oinarritzen zen (Malcolm X, Pantera Beltzak, MOVE…). Espetxeei dagokioenez, Mumiak dioen “Espetxe Industria Konplexua” delakoaz mintzatuko dira, hau da, zigor malguak, pribatizazioa edota derrigorrezko lanengatik ezaguna den EEBBko espetxe egoera, eta Espainiar Estatuan aplikatu nahi dutena hain zuzen ere.

Eta beste alde batetik, Mumiaren aldeko jaialdia antolatu dute elkartasun eragilearen autogestioarako. Bertan, 121 Krew euskal rap taldeko Endikak musika beltzaz girotuko du soul, reggae edota rapa bezalako estiloekin.

Mumia Abu-Jamal, Pantera Beltz ohia eta MOVE mugimendu iraultzailearen aldeko kazetaria, 1981ko abenduaren 9tik dago gatibu EEBBetan, Philadelphiako polizia zuri baten ustezko erailketa leporatuta. Epaiketa faltsu eta arrazisten ondoren, Heriotza Zigorra izan zitzaion aplikatuta hainbat alditan, eta, azkenik, 2011ko abenduan guztiz indargabetu zioten, zuzenean Bizi Osorako Zigorra aplikatuz. “Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua den Mumiak, 30 urte pasa ditu Pensilvaniako SCI Greene espetxeko Heriotzaren Korridorean, eta orain Frackvilleko SCI Mahanoi espetxean aurkitzen da, munduko preso politiko iraultzaileen ikur bilakatuz.

 CASTELLANO

Viernes, 14 de diciembre, jornada por Mumia Abu-Jamal en la Gazte Lokala de Deusto

El viernes que viene, 14 de diciembre, lxs Amigxs de Mumia de Euskal Herria han organizado una jornada por Mumia Abu-Jamal en la Gazte Lokala de Deusto (Calle Luzarra, 1). Por un lado, a las 19:30 habrá charla sobre la actualidad de caso de Mumia, el movimiento de liberación negro y las cárceles. El llamado movimiento de liberación negro o nacionalismo negro, se desarrolló durante las décadas 1960-1970 por los afroamericanos que vivían en Estados Unidos, y en parte, se trataba de un movimiento revolucionario que reivindicaba la identidad negra teniendo en cuenta su orígen africano (Malcolm X, Panteras Negras, MOVE…). Sobre las cárceles, se hablará sobre lo que Mumia llama “Complejo Industrial Carcelario”, o sea, las cadenas flexibles, la privatización así como de los trabajos forzados característicos de la situación carcelaria de EEUU, y que quieren aplicarlo en el Estado español.

Y por otro lado, organizarán una fiesta a favor de Mumia para la autogestión del colectivo solidario. Actuará Endika del grupo vasco de rap 121 Krew pinchando música negra como soul, reggae, rap, etc.

El periodista que cubría el movimiento revolucionario de MOVE y ex-Pantera Negra Mumia Abu-Jamal está preso en EEUU desde el 9 de diciembre de 1981, bajo la acusación del presunto asesinato de un policía blanco en Philadelphia. Después de un juicio farsa y racista, se le condenó a la Pena de Muerte varias veces, hasta que, en diciembre de 2011 se le quedó derogada aplicándosele la Cadena Perpetua. Mumia, “La voz de los sin voz”, ha pasado 30 años en el Corredor de la Muerte de la prisión SCI Greene de Pensilvania y se encuentra ahora en el SCI Mahanoi de Frackville, convertido en símbolo de lxs presxs revolucionarixs del mundo.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: