Skip to content

Mumia zulotik atera eta Modulo Orokorrera eraman dute

2012/01/30

Lehenengo bisitaren argazkia[Mexikoko Mumiaren Lagunak] Lagun eta kideok:

Joan den ostiralean, 2012ko urtarrilak 27, Mumia Abu-Jamalen askatasunaren aldeko beste pauso bat eman da. (aldeko beste bataila bat irabazi dugu). Abenduak 7an bere heriotz zigorra behin-betiko ezeztatu zenetik, isolamendu guneetan giltzaperatuta egon da heriotzaren korridorean zituenak baino baldintza okerragoetan –– azken sei asteak SCI Mahanoy presondegiko Gela Murriztaileen Unitateetan(RHU). Unitate hauen izena aldakorra da espetxe batetik bestera, baina denak dira “zuloa” ezizenaz ezagunak.

Hala ere, mundu osoan zehar milaka pertsonak eginiko presioari esker, azkenean agintariek Mumia isolatzeko emandako aitzakiak alde batera utzi eta biztanleria orokorrera lekualdatzeko agindua eman dute. Gertaera hau Filadelfiako ekintzaile batzuk Presondegietako Zuzendaritzaren Bulegoaren aurrean isolamenduagatik protesta egiteko Camp Hill-go kartzelara (Pensilvania) bidaiatu eta ordu gutxitara eman da. Hauek 5,500 sinadura aurkeztu zituzten eta NBE-ko Torturen inguruko Ikuskatzaile Berezia den Juan Méndez-ekin eskaera bat burutu zuten.

Une oso berezia da hau Mumiarentzat. Azken 30 urteetan lehen aldiz bere lagun eta senideak besarkatu ahal izango ditu bisita batean, eta murrizketa gutxiagoko baldintzak izan beharko lituzke. Hala ere bere askatasun osoa lortzeko borrokan jarraitzen dugu. Badakigu bere etsaiek bere isiltasuna bilatzen dutela, eta Mumiaren kontrako jukutria ugariri aurre egin beharko diegula.

Isolamendu unitateak ixteko kanpaina ere aurrera daramagu, izan ere unitate hauek ez dira tortura zentroak besterik eta gainera Mexiko eta beste estatu batzuetan dauden antzeko zentroentzat eredua dira.

Apirilaren 24an, bere 58garren urtebetetzean, Washington DC-ko Justicia Departamentuaren okupazioa eta beste zenbait nazioarteko ekintza daude prestaturik. Mumiaren eta preso politiko guztien askatasuna exijituko da, espetxeratze masiboen amaiera eta tortura unitateen itxiera.

Bitartean, Mumiaren hitzen zabalkundea bultzatzen ari gara, topaketen antolakuntzarekin batera. Hitzaldi, foro, dokumentalaren proiekzio edo beste nolabaiteko gertakariekin lagun gaitzazun eskatzen dizuegu, ikasgeletan, fakultatean, gune komunitario batean edo plaza publiko batean bertan.

Mila esker borroka honetan aurrera egiteko edozein motako laguntza eman duten guztiei. Izan ere, Mumiaren askatasunaren aldeko borroka guztion askatasunaren aldeko borroka da.

Askatasuna Mumia Abu-Jamalentzat! Askatasuna preso politikoentzat!

Torturarik ez! Behera presondegietako harresiak!

Mexikoko Mumiaren lagunak

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: