Skip to content

Mumia Abu-Jamalen aldeko euskal Kanpainari errepasoa

2011/12/31

Aurreko abenduaren 6an Filadelfiako Williams fiskalak Mumia Abu-Jamal kazetari iraultzailea eta pantera beltz ohiaren aurkako heriotza zigorraren eskaera bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen; batzuk espero zuten berria, baina beste batzuk ordea, txundituta utzi zituela.

Bi egun ondoren, ehundaka pertsona inguru Mumia Abu-Jamal kazetari presoaren aldeko elkarretaratzea egin zuten Filadelfian, Daniel Faulkner polizia zuriaren ustezko erailketarengatiko atxiloketaren 30. urteurrenean.

Ekitaldian Mumiak dei baten bitartez parte hartu zuen, fiskaltzaren erabakiaren osteko lehen adierazpen publikoak eginez: “Heriotzara zigortuen artean aurkitzen ez naizen azken 30 urteotako lehendabiziko aldia da, Bloke AC izeneko beste sektore batean nago. Gelaxkak Heriotzaren Korridorekoen oso antzekoak dira, baina hemen heriotzara zigorturik ez dago inor, haien artean, ni neu. Ohitu beharreko zerbait da, oraindik egokitze lanetan nabil”.

Era berean, heriotza zigorra bizi osorako zigorra bihurtzearen erabakiak Mumiari eragindakoaren inguruan galde egin zioten ere, eta hauxe erantzun zuen: “Oso harriturik nagoela aitortu beharra daukat, entzutegi berri bat itxaroten nuen nik, hau da, zigorraren inguruko entzutegia; nahiz eta nire lagun eta babesle askok, edota abokatuek ezezkoan egon, ni baiezkoan nengoen. Eta hala sentitzen nintzen, berria iritsi zen arte. Aurki, nire abokatuekin hitz egiten egongo naiz eta horrelako gauza hauek aztertuko ditugu. Etsipen pixka bat badugu entzutegirik ez dagoelako, entzutegi horretan gauza batzuk lortuko genituela eta benetako bataila eman genezakeela uste genuen-eta, baina bestelako moduen bidez batailatu beharko dugu. Hainbeste urtetan babestu gaituen oro eskertu nahi dut”.

Hain zuzen ere, gaur egun Mumiaren abokatuek egindako ikerketa eta bildutako argumentu guztiak inoiz baino hobeagoak dira, etorkizuneko epaiketaren errepikapen batean absoluzioa lortu ahal izateko. Fiskalak eta poliziaren sindikatuak (FOP) bazekiten; horregatik ekidin zuten epaiketa berriaren aukera, bistako porrotaren aurrean.

Orain Abu-Jamal Frackvilleko (Pensilvania) Mahanoi espetxera eraman dute, administrazio espetxeratze baldintzetan; alegia isolamendua inposatzen duen protokolo berezia. Aurrerantzean gelaxka normaletara bideratua izan omen liteke.
Bitartean, Mumia exekutatu nahi izatearen zergatia argitzen ari da, heriotza zigorra bertan behera uzten bukatu dutelarik. Deigarria izan da Faulknerren alargunaren eta Filadelfiako FOP poliziaren sindikatuaren presentzian eman zuela berria Fiskalak – duela gutxi arte “Mumia frijitu” lemapeko pegatinak banatzen zituztenak.Williamsek ez zuen aipatu epaitegi federalak Mumiaren heriotza zigorraren “konstituzionaltasun eza” adierazi zuela, epaimahaia manipulatua izateagatik. Argudio garrantzitsua Williams eta bere lagunen ikuspegi aldaketaren baitan; izan ere, Williams jauna Filadelfiako alkatetzarako hautagaia izan nahi du eta azpijoko guztiak argitara aterako zituen epaiketa berri batek oztopo handia izan liteke oraindik fiskala denaren karrera politikoarentzako – paradoxikoki beltza dela.

Kazetari bezala, Mumiak beti salatu izan ditu gogor poliziaren arrazakeria eta ustelkeria, eta heriotzaren korridorean bere horretan jarraitu du. Oraindik EEBBetako arrazakeriaren eta inperialismoaren auka idazten dabil. “Nazioartean konparatuz, Estatu Batuak munduko biztanleriaren %5a suposatzen du. Baina munduko preso guztien artean, %25a EEBBetako espetxeetan aurkitzen dira. 2008 hasieran 2,3 milioi pertsona ziren. Preso beltzen kopuruak, Apartheidaren Hego Afrikako koporua gainditzen du, Estatu arrazista eta polizialaren islada eta soilik Alemania nazia gailentzen delarik”. Eguneroko estatubatuarrak mintzen dituzten hitzak dira hauek seguraski. Mumiak, bere azkenetariko zutabea honako galdera honekin amaitzen du: “Zergatik definitzen da Apartheidaren sistema baztergarria bezala, eta, aldi berean, ordea, onartzen da EEBBetako espetxe-industria konplexua?”

Bere lagunek eskutitzak bidaltzeko deia luzatzen dute, mundua kasuaren gainean dagoela erakustarazteko autoritateei. Adi egotea beharrezkoa dugu. Abenduaren 8an, FOPeko presidenteak zera esan zuen, Faulknerren alargunaren aurrean: “Berari buruz zerbait entzuten dudan hurrengo aldia, bere nekrologia izatea espero dut”.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: