Skip to content

Mumiak Heriotza Korridorea uzteari buruz hitz egiten du

2011/12/24

Abenduaren 9an, Filadelfiako Mumiaren aldeko mobilizazioetan, heriotza zigorraren indargabetze osoaren berriaren bi egunetara alegia, Mumiak ere parte hartu zuen dei baten bitartez. Fiskaltzaren erabakiaren osteko lehen adierazpen publikoak izan ziren. Mumiak zera esan zuen: “Heriotzara zigortuen artean aurkitzen ez naizen azken 30 urteotako lehendabiziko aldia da, Bloke AC izeneko beste sektore batean nago. Gelaxkak Heriotzaren Korridorekoen oso antzekoak dira, baina hemen heriotzera zigorturik ez dago inor, haien artean, ni neu. Ohitu beharreko zerbait da, oraindik egokitze lanetan nabil”.

Era berean, heriotza zigorra bizi osorako zigorra bihurtzearen erabakiak Mumiari eragindakoaren inguruan galde egin zioten ere, eta hauxe erantzun zuen: “Oso harriturik nagoela aitortu beharra daukat, entzutegi berri bat itxaroten nuen nik, hau da, zigorraren inguruko entzutegia; nahiz eta nire lagun eta babesle askok, edota abokatuek ezezkoan egon, ni baiezkoan nengoen. Eta hala sentitzen nintzen, berria iritsi zen arte. Aurki, nire abokatuekin hitz egiten egongo naiz eta horrelako gauza hauek aztertuko ditugu. Etsipen pixka bat badugu entzutegirik ez dagoelako, entzutegi horretan gauza batzuk lortuko genituela eta benetako bataila eman genezakeela uste genuen-eta, baina bestelako moduen bidez batailatu beharko dugu. Hainbeste urtetan babestu gaituen oro eskertu nahi dut”.

Mumia Abu-Jamal, Green espetxeko Heriotzaren Korridorea utzita Frackville herriko Mahanoy espetxera bidali dute. Hau da bere helbide berria:

AM-8335

SCI-Mahanoy

301 Morea Rd.

Frackville, PA. 17932

(Democracy Now webgunetik itzulia)

Eta hemen, Mexikoko Mumiaren Lagunek EEBBen Enbajadaren aurrean egindako ekimenaren bideoa:

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: