Skip to content

Euskal Herriko Mumiaren Lagunen Kanpaina aurkeztu da Bilbon

2011/11/24

Prentsaurrekoan, Bilboko Erriberako Zubian, datozen asteotarako ekimen ezberdinak aurkeztu dituzte, Aldarrikapena irakurriz.

Kanpainaren abiapuntua Mumiaren atxiloketaren eta espetxeratzearen 30. urteurrena da, fartsa bat izan zen epaiketa arrazista baten Gaur eguerdian, MUMIA ABU-JAMAL Estatu Batuetan Heriotzaren Korridorean 30 urte daramatzan preso politiko afroamerikarraren aldeko mugimendu berria aurkeztu da, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak.

bidez heriotzera zigortu zuten Pantera Beltz ohia. Harrezkeroz, mundu osoan zehar elkartasun mugimendu handia garatu da, Mumiarentzako epaiketa berri inpartziala eta bere askatasuna aldarrikatuz. Mugimendu honek, bere harrera izan du Euskal Herrian: Eusko Jaurlaritza zein Larrabetzu edota Mungia bezalako udalerriek Mumiaren aldeko mozio instituzionalak onartu zituzten atxiloketaren 20. urteurrenean. Era berean, garai hartako prentsan ere izan zuen bere oihartzuna Egin, El Pais edota El Correo bezalako komunikabideetan. Baina orduz geroztik, informazio mediatikoa isiltzen joan da.

Gaur egun, “Nire bizi osoa espetxean” dokumentala kaleratuko dugu euskaraz, gazteleraz eta katalaneraz, Iruñeako Eguzki Bideoak argitaratua. Mumiari buruzko azkenetariko dokumental honetan, mugimenduko pertsona ezberdinei egindako elkarrizketaren bidez bere istorioa kontatzen da, besteak beste Angela Davis eta Noam Chomskyren hitzekin.

Abenduaren 9an, Mumiaren atxiloketaren egunean, bere aldeko Ekintza Globalerako eguna bihurtuko da. Bilbon, 3 tokitan proiektatuko dugu aipatutako dokumentala: Alde Zaharrean Gatazkan, Deustuko Gazte Lokalean eta Iralako Izar Beltz Ateneoan. Hurrengo egunean, abenduaren 10an, Bilboko Erriberako Zubian Elkarretaratze bat egingo dugu, musikarekin, graffitiekin, informazio banaketarekin eta zubiaren izen aldaketa sinbolikoarekin, alegia Mumia Abu-Jamal Zubia izenpetuz.

Gainera, Mumia Durangoko Azokan egongo da ere, non dokumentala aurkeztuko den, emanaldi bat izango den eta Mumiak idatzitako testuen irakurketarekin Omenaldi ekitaldia egongo den, Txalaparta Argitaletxea eta Euskal PEN Klubaren eskutik.

Kanpainarekin batera, Euskal Herriko Mumiaren Lagunek atxikimendu Kanpaina bat jarri dute martxan, Euskal Herriko 30 kolektibo baino gehiagoren atxikimendua lortuz.

 

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: