Skip to content

Mumiaren aldeko Kanpaina martxan

2011/11/07

2011ko abenduak 9 eta 10 arteko gauean 30 urte beteko dira Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzera zigortu zutenetik, Philadelphiako polizia baten ustezko erailketa batengatik. Gau hartan jazo zenaren bertsio eta kontraesan ezberdinak daude, baita polizia eta fiskaltzak estortsionatutako lekukoak eta ezabatutako frogak ere. Mumia, Pantera Beltzen militante ohia eta irratietako kazetari aktibista, MOVE bezalako mugimendu baztertuei ahotsa ematen zienak beti defendatu izan du bere errugabetasuna.

Urteurren hau dela eta, Mumiaren kasua ezagutarazteko kanpaina bat egiten ari gara bere askatasuna aldarrikatzearren. Idatzi dugun Aldarrikapenean, kanpainaren parte izan daitezken ideia eta proposamen batzuk ikus ditzakezue.

Bideo emanaldi bat edo hitzaldi bat antolatzeko interesa baduzue, jar zaitezte kontaktuan gurekin. Mumiari buruz egin den azken dokumentala Nire bizi osoa espetxean (In prison my whole life, 93 minutuko iraupena), ingelesezko bertsioaren gaztelerazko azpitituloak eskuragarri daude; euskarazko eta katalanerazko bertsioak Durangoko Azokan kaleratuko dira.

Kanpainarako zuen konpromezua eta atxikimendua eskatzen dizuegu, hemen bertan bidaltzen dizuegun Aldarrikapenarekin bat eginez. Azaroaren 7a baino lehenagorako erantzun bat eskatzen dizuegu.

Milesker,

EUSKAL HERRIKO MUMIAREN LAGUNAK

Kontaktua:
tlf 615009440
mumiaaske@gmail.com
balezta@gmail.com

ALDARRIKAPENA

MUMIA ABU-JAMAL – 30 URTE PRESO ETA HERITZA ZIGORREAN

Abenduaren 9an, Philadelphiako (EEBB) polizia bat ustezko erailketarengatik Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzera zigortu zutenetik 30 urte beteko dira.

Mumiaren aurkako epaiketa fartsa bat izan zen eta arrazakeriaz beteriko jarrerak agerian gelditu dira. Sistema politiko eta judizialak zilegitasunik gabeko neurri ilegalak erabili izan ditu Mumia Abu-Jamal kondenatu eta erailtzeko; Malcolm X eta Martin Luther Kingen garaian herri afroamerikarraren askapenaren aldeko borroketan murgiltzen zen Black Panther ohia deuseztatzeko, “Ahotsik gabekoen ahotsa” ezizenez ezagutua zen kazetari kritikoa desagerrarazteko.

Bitartean, 1990eko hamarkadatik EEBB, Frantzia eta Alemaniatik hasi eta munduan zehar zabaltzen ari den Mumiaren aldeko kanpaina garatu izan da. Gaur egun, Mumiari elkartasuna helarazten dioten mugimenduak kontinente guztietan ikus daitezke. Behin baino gehiagotan kaleetako presioaren ondorioz, berehalako exekuzioa geldiaraztea lortu izan da; 1995an bezala, erailketa ia gauzatua zegoela.

Elkartasun mugimendu handi honek desmostratzen du Mumia ez dela beste preso politiko arrunta bat, bere borroka etengabearen bidez, bere idazkien bidez, bere liburuen bidez eta bere gertakizunaren dokumentalen bidez Amerikako beltzen erresistentziaren ikur bihurtu da. Baina ez beltzen askapenaren mugimenduarena bakarrik, baita borroka antikapitalistaren eta Heriotza Zigorraren aurkako borrokaren ikur.

30. urteurren honen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, mundu osotik elkartasun ekimenak antolatuko dira abenduaren 10aren inguruan: mozio instituzionalak, elkarretaratzeak, graffitiak, kale izenen izenpetze sinbolikoak (Pariseko “Rue de Mumia Abu-Jamal”), herri eta hirietan Ohorezko Seme izendatzeak (Paris, Montreal…), edota elkarte eta kolektiboetan Ohorezko kide idendatzeak.

Egun horretarako hemen, Euskal Herrian, bereziki Mumia omendu nahi dugu, munduko beste preso politikoak ahaztu gabe; besteak beste, Amerikako Indioen Mugimenduko militantea den Leonard Peltier (34 urte preso EEBBetan) edota euskal preso politikoak.

MUMIA ABU-JAMALENTZAKO EPAIKETA BERRI ETA INPARTZIALAREN ALDE

MUNDUKO ARRAZAKERIAREN KONTRA

HERIOTZA ZIGORRAREN KONTRA

MUMIA ASKE!

Kanpainaren antolatzaileak: Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Eguzki Bideoak, Komite Internazionalistak, Sare Antifaxista, Baskale Elkartea, Sopelako Plaza Beltza.

Kanpainaren atxikimenduak:

STEE-EILAS Sindikatua

-Bilboko KEM-MOC

CNT Bilbo

Munduko Emakumeak

Mbolo Moy Doole (etorkinen eskubideen aldeko batzarra)

-SOS Arrazakeria

Askapena

Ahaztuak 1936-1977

-Emakumeak Garapenerako Elkarlana

-Bilboko Gatazka Kolektiboa

Kirruli Elkartea

-Gasteizko Hala Bedi Taberna

-Uztaritzeko Gaztetxea (Lapurdi)

Debako Gaztetxea

Ibarrako Gaztetxea

-Arrigorriagako Ez Dot Sinisten Kulturgunea

-Azkoitiko Matadero Ekintzak

-Bilboko Izar Beltz Ateneoa

-Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Asanblada

-Centru Social Autoxetionáu La Semeinte (L’Entregu-Asturies)

Cambalache (Oviedo, Asturies)

-Santurtziko La Kelo Gaztetxea

-Bilboko 7 Katu Gaztetxea

-Zarauzko Putzuzulo Gaztetxea

-Mauleko Zinka Ostatua (Zuberoa)

-Donapaleuko Aldaka Gaztetxea (Behe Nafarroa)

-Tolosako Engels Ateneoa (Euskal Herria Sozialista)

-Billabonako Gaztetxea

-Laudioko Gaztetxea

-Irungo La Kaxita Gaztetxea

-Leioako Udondo Gaztetxea

-Bergarako Gaztetxea

-Oñatiko Arrano Taberna

-Donostiko Kortxoenea Gaztetxea

-…

Ekimenak:
-2011ko abenduak 9, ostirala: Mumiaren aldeko ekintzen nazioarteko eguna. Bilbon Mumiari buruzko azken dokumentalaren emanaldia egongo da Gatazkan: dokumentala Nire bizi osoa espetxean (In prison my whole life)

-2011ko abenduak 10, larunbata: Bilbon elkarretaratze bat egingo da (tokia definitzeke) Bilboko kale baten izena berrizendatzen “Mumia Abu-Jamal kalea” moduan.

-Gainera: Durangoko Azokaren baitan In prison my whole life dokumentalaren euskarazko bertsioak aurkeztuko ditugu Eguzki Bideoen laguntzaz, Mumiaren aldeko muralen margoketak, etab.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: