Skip to content

Fiskaltzak ezingo du Mumia Abu-Jamal exekutatu epaiketa berririk gabe

2011/10/23

2011ko urriaren 11an, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen epaiketa berri bat izan arte Philadelphiako Fiskaltzak ezin izango duela Mumia Abu-Jamal exekutatu. Izan ere, aurreko apirilaren 26an Mumiaren heriotza zigorraren konstituzionaltasun eza onartu zuen Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalaren aipamenaren inguruan, Fiskaltzak gora jotzea aurkeztu zuen. Auzitegi Gorenaren erabaki honek 2010eko urtarriletik indarrean zegoen exekuzio mehatxua bertan behera uzten du. Philadelphiako botere egiturarentzako, eta batez ere 30 urtez Mumia erailtzeko kanpainaren buru izan den Poliziaren Anaitasun Ordenarentzako (FOP), momentu bateko porrota suposatzen du honek.

Orain, Fiskaltzak heriotza sententzia berri bat bilatzen badu, epaiketa berri bat antolatu beharko du; eta soilik Biziarteko Zigorra ala Heriotza Zigorraren sententzia kaleratuko duen epaimahai berri baten aurrean. Fiskaltzak hala egingo ez balu, Mumiari zuzenean Biziarteko Zigorra ezarriko zitzaion baldintzapeko askatasunaren aukerarik gabe.

Horrelako epaiketa berri batean Mumiak bere askatasuna lortu ez arren, bere ustez, epaimahai baten aurrean bere errugabetasuna erakusteko aukera egokiena izango litzateke hau. Bestalde, Fiskaltzak ez du inoiz epaiketa berri bat antolatu nahi izan, Mumiak bere aurka egin diren Estatu krimenak agerian uzten dituen frogak erakuts ditzakeelakoan.

Nahiz eta Gorteen arabera askatasuna ez den aukera bat, presio publiko gogorra erakutsiz betiere tresna juridikoren bat aurkitu dezaketela badakigu. Baina Gorteetatik at, Mumiaren aldeko beste faktore ugari dago: Kalifornian 12.000 preso inguruk espetxeko baldintza kaxkarren aurkako gose greba mantentzen ari dira, edota Wall Street okupatzeko mugimendu eraberritzaile honen txinparta iraultzailea.

Datorren abenduaren 9an, nazioarteko elkartasunerako egun oso garrantzitsua izango dugu. Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzara zigortu zutenetik 30 urte beteko dira, eta Euskal Herriko Mumiaren Lagunok nazioarteko deialdiarekin bat eginez, Mumiaren aldeko kanpaina jarriko dugu martxan Euskal Herrian zehar: In prison my whole life dokumentalaren euskarazko azpitituluekin Global Screaning delakoa (filmaren proiekzioa antolatzeko eta edozertarako jar zaitez gurekin kontaktuan, mumiaaske@gmail.com), hitzaldiak, elkarretaratzeak, informazio banaketa, kale izenen berrizenpetze sinbolikoa, etab. Mumia Abu-Jamal eta beste preso politiko guztien askatasun osoa lortzeko borrokak badirau.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: