Skip to content

Euskal Herriko Mumiaren Lagunen Blogaren aurkezpena

2011/07/06

Hona hemen Euskal Herriko Mumiaren Lagunen Bloga. Blog honen helburua, 29 urte Heriotzaren Korridorean daramatzan Mumia Abu-Jamal preso politiko afroamerikarraren inguruko kasuaren eta bere aldeko kanpainaren informazioa euskaraz eskaintzea besterik ez da. Era berean, Euskal Herritik zehazki preso politiko honekiko, eta, orokorki, munduko preso politiko guztiei elkartasuna helaraztea da gure asmoa, inoiz ahaztu gabe frantziar eta espainiar Estatuetatik sakabanaturik aurkitzen diren euskal preso politiko guztiak. Bat inon loturik deino, ez bait gara libre izango.

Mumia Abu-Jamali buruzko informazio Blogaren ideia, batik bat Komite Internazionalistak eta GITE-IPES  eragileetako norbanako ezberdinen eskutik dator. 2010eko azaroaren 9an, Mumiaren aurkako epaiketa berri bat zegoela eta, Komite Internazionalistetatik Munduko Preso Politikoen aldeko Kanpaina martxan zegoen. Eta Kanpaina horren harira, 2011ko maiatzeko Jardunaldietan Mumia Abu-Jamali buruzko azken dokumentala In prison my whole life alegia, gaztelerazko azpitituloetan proiektatu genuen. Gainera, laister euskarazko azpitituloetan kaleratuko dugu.

Hortara eta datozen ekitaldi guztien aurrean, Blog hau sortzen dugu Euskal Herriko Mumia Abu-Jamalen aldeko mugimenduaren erreferente gisa.

FREE MUMIA!!!

MUMIA ASKE!!!

MUNDUKO PRESO POLITIKO GUZTIAK ETXERA!!!

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: