MOVE
Mumia Abu-Jamal MOVE erakundea 1970. hamarkadan ezagutu zuen Philadelphiako kazetaria zelarik eta MOVE mugimenduari buruzko irratsaioak egiten zituen.
Izan ere, MOVE, John Afrikak Philadelphian 1972an sortutako beltzen askapenerako talde txiki bat dugu. Inperialismoa eta kapitalismoaren sistemaren kontra, Afrikara eta naturara itzultzeko dei iraultzailea luzatzen zuten. Horregatik teknologiarik gabeko bizi eredu komunalak aldarrikatzen eta erreproduzitzen zituzten.
1978ko abuztuaren 8an, Philadelphiako poliziak MOVE
erakundearen etxebizitza kolektiboa erasotzea joan ziren lehen aldian, polizia bat hil omen zen (lekukoen ustez, bere polizia kideak tirokatua) eta 9 kide atxilotu zituzten. Oraindik, Estatu Batuetako espetxean aurkitzen dira biziarteko zigorrean 33 urtez, “MOVE 9” bezala ezagutuak dira.
Baina zoritxarra 1985an erori zen. Urte hartako maiatzaren 13an, Philadelphiako polizia MOVE erakundeko kideen aurka tiroka liskartu ondoren, helikoptero batetik MOVEko naturalisten etxebizitza bonbardatu zutenean. Ondorioz, 11 hildako jazo ziren (bizirik erretzen utzi zituztelarik), haien artean 5 ume eta liderra zen John Afrika. Gertakizun hartatik, soilik Birdie izeneko ume bat eta Ramona Afrika biziraun zuten. Mumia Abu-Jamal, espetxean atxilo sartu zutenetik, MOVEntzako justizia eta askatasuna aldarrikatzeari ez dio inoiz etsi.
Gaur egun, MOVE erakundea, Ramona Afrika bozeramailea delarik, MOVEko preso politikoen aldeko kanpainak burutzen ditu, baita Mumia Abu-Jamalen askatasunaren aldeko kanpainak ere.
MOVE erakundeari eta MOVE 9ei buruzko informazio gehiagorako, http://www.onamove.com/ (ingelesez)
Estatuko indarrei aurre egin eta beraien aurka borrokatzen zuten bitartean ezin zituen ezerk geldiarazi: ez hezur apuruak, ez poliziaren balak, ez kartzelako gelak, ezta gobernuaren bonbak ere. Are gutxiago heriotzak. 1985eko maiatzaren 13ko hiri-holokaustoa ikusi zen, Filadelfiako poliziak eta gobernu federalak MOVEko hamaika gizon, emakume eta haur hil zituenean. Aldez aurreko heriotza orokor hau gertatu den arren, MOVE bizirik eta ondo dago oraindik, bere irakaskizunak zabaltzen eta bere harotz -fundatzaileak egin zuena egiten: eraikitzen. Bonbek ez dute geldiarazi, kartzelako bederatzirehun urteek ez dituzte geldiarazi. Behin eta berriro poliziak babesten dituen ekintza terroristak ez dituzte geldiarazi. Behin eta berriro poliziak babesten dituen ekintza terroristak ez dituzte geldiarazi. (Mumia Abu-Jamal)