Skip to content

EEBBetako Justizia Departamentuko Eric Holder-i Eskaera: Mumia Abu-Jamal askatu!

2013/07/16

Bring-Mumia-Home-NOW-large-cropped--Mumia Abu-Jamal etxera eramateko kanpainaren harira, honako eskaera hau sinatzeko momentu bat har ezazu Change.org webgunean. http://www.change.org/petitions/release-mumia-abu-jamal

 

 

Mumia Abu-Jamalen kasuaren garaipenak ––munduko preso politiko ezagutuenetarikoa–– suposatuko lukeen nazioarteko arretaren ondorioz, Estatu Batuetako espetxeratze masiboetan oinarritutako sistemaren zilegitasuna zalantzan geldituko litzateke, eta ostera, haren amaieraren hasiera. Kasu honetan egon diren arau konstituzionalen urraketak ezohikoak izan dira, EEBBetako justizia administrazioren arazo nagusi estruktural baten isla. Batez ere, esaterako kolorezko komunitateak modu neurrigabean espetxeratzen dituzten tokian tokiko auzitegien eraketak, Filadelfia kasu, besteak beste.

 

Abu-Jamalen kasuan, epaiaren politizazioa zela eta, eskubideen urraketak nabariak dira. Gizon beltz batek polizia zuri bat erailtzeaz gain, bere atxiloketa baino lehen, militantzia eta kazetaritza disidentea zela eta, FBIk eta Polizia Departamentuak zuzenki zelatatzen zuten. Alabaina, kasu honetan agerian gelditzen da Estatu Batuetako justizia sistematen espetxeratzeen krisia, hau da, poliziaren ustelkeria, kondenak lortzeko frogen manipulazioa, epaiketa jarrera kaxkarra, aurreiritziz osaturiko epaiak edota epaimahaiaren hautaketan diskriminazioa. Azken 40 urteotan, bortxaketa hauen ondorioz, Estatu Batuetan egon den afroamerikar zein latinoen espetxeratze masiboek, gure garaiko Giza Eskubideen krisi larrienetariko bat osatzen dute.

 

 

Nori:

 

EEBBetako Justizia Departamentuko Prokuradore Orokorra den Eric Holder

 

Pensilvaniako Gobernariaren Bulegoa, Tom Corbett Gobernaria

 

Filadelfiako Fiskaltzaren Bulegoa, R. Seth Williams Fiskala

 

Guk, aldarrikapen honen sinatzaileok, Justizia Prokuradore Orokorra den Eric Holder eta Estatu Batuetako Justizia Administrazioari dei egiten diegu Mumia Abu-Jamalen kasuan esku har dezaten. 2011an kazetari iraultzailearen Heriotza Zigorra bertan behera gelditu zen konstituzionaltasun eza aitortzean, eta, aldi berean, Bizi Osorako Zigorra ezarri zitzaion 1981an Filadelfian Daniel Faulknerren ustezko heriotzaren leporaketa zela eta. Abu-Jamal, argudio arrazistak zein politikoak aintzat hartuz izan zen epaitua. Aski ezagunak ziren Filadelfiako Polizia Departamentuaren indarkeria eta ustelkeria salatzen zituzten bere egunkari-zutabeak. Giltzapeturik egon den 30 urteotan, bere eskubiderik oinarrizkoenak ere ukatuak izan zaizkio.

Poliziaren ustelkeria sistemikoa, fiskaltzaren eta auzitegien jarrera eskasa, eta Abu-Jamalen errugabetasunaren aitorpen berretsiaren ondorioz, kasu hau Estatu Batuetako justizia gabeziaren ikur bilakatu da nazioartean. 2000an, Giza Eskubideen aldeko Amnesty International erakundeak zera aipatu zuen: “kasua, auzi politiko eta arrazistaz zikinduta dago, eta epaiketa inpartzial baterako ere ez du nazioarteko arau minimorik betetzen”.

28 urteotan zehar, Heriotzaren Korridorean Abu-Jamalek bizi-baldintza akerrak pairatzeaz gain, Konstituzioaren 5. Enmiendapeko epaiketa inpartzialerako eskubideak ukatuak izan zaizkio. Hartara, instituzio polizialen etengabeko ustelkeriaz beteriko historiaren existentzia kontuan hartuta, Justizia Departamentuari eta Pensilvaniako Tom Corbett gobernariari dei egiten diegu, Mumia Abu-Jamal preso politikoa lehenbailehen aska dezaten.

 

 

Fiskaltzaren eta auzitegien jarrera kaxkarra

 

  • Fiskaltzaren kasua susmo oker batean oinarritzen da. Haren arabera, tiroketaren momentuan bakarrik 3 pertsona egon ziren. Alabaina, Faulkner ofizialak tiroak jaso ondoren, laugarren batek ––ordea, ustezko hiltzailea–– toki hartatik ihes egin zuen. Defentsa zein epaimahaiarentzako informazio guzti hau ezabatua izan zen polizia, Joe McGill fiskala eta lehen epaiketak burutu zituen epailearengandik.

  • Froga material ororen faltan, Abu-Jamal errudun suertatu zen. Faulkner polizia erail zuen bala Mumiaren armatik irten zela ez zen egiaztatu. Poliziak ez zituen Mumiaren eskuak ikertu, ––bala hura gau hartan berak bota ote zuen zehaztatzeko ahaleginak baztertuz–– alegia ohiko kasuetan bezala.

  • Kazetari batek hilketaren eszenan ateratako argazki batzuk, Estatuaren kasuaren teoria hankaz gora uzten dituztenak, hain zuzen ere, ez ziren inoiz erraztuak izan defentsa edo epaimahaiaren eskutan.

  • Auzitegiaren estenografiak, Albert Sabo epaileari honako hau entzun ziolakoaren testigantza eman zuen: “nigger-a kiskaltzen lagunduko zaituztet.”

 

 

Polizia ustelkeria

 

  • 1979an Justizia Departamentuak, Filadelfiako alkatearen eta polizia eta udalaren 21 agintariren aurkako auzia aurkeztu zuen. Konklusioak? Poliziaren Departamentuaren portaerak ––besteak beste, biolentziarik gabeko susmagarrien kontrako tiroketak, presoen kontrako gehiegikeriak, frogen manipulazioa…–– “kontzientzia hunkitzen duela”.

  • Abu-Jamal atxilotu eta jipoitu zuten ofizialak 6. Distritokoak ziren, hain zuzen ere Filadelfiako Justizia Federaleko Prokuradoretzaren Bulegoak polizia ustelkeriagatik ikertzen ari zen Distritoa. Ikerketa federal hau, Ronald Reaganen garaiko Estatu Batuetako Justizia Departamentuko onarpena zuen.

  • Denborarekin emaitza gisa, Mumia Abu-Jamalen kasuan sartuta zeuden 34 ofizialetatik herena gutxienez, eta Alfonzo Giordano inspektore famatua barne, ustelkeria, estortsio edota kondenak lortzeko frogen manipulazioen delituengatik epaituak izan dira.

 

 

Justizia Departamentuari dei egiten diogu Mumia Abu-Jamalen askatasuna erdietsi dezaten.

 

Arreta handiz,

EUSKAL HERRIKO MUMIAREN LAGUNAK

http://mumiaaske.wordpress.com/

 

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: